Hendaia gotorleku, Peña II.a-Albisuk «bizia» emango liekeen garaipena nahi dute
Bestalde, Jakak «txapelketako bikoterik sendoenaren aurka» irabazi nahi du (Ezkurdia-Rezusta), «play-offetan egoteko aurrerapauso bat» emateko.

Binakako Txapelketak ez du atsedenik, eta, jardunaldiak gero eta beroagoak direnean, astean zehar egiten diren material aukeraketek garrantzia are handiagoa hartzen dute. Asteburu honetan, gainera, hamaikagarren jardunaldian, partidak gutxitan hartzen dituen pilotaleku horietako batera eramango gaitu txapelketak: Hendaiara.
Hego Euskal Herri osoan eta Bartzelonan jokatu ondoren, aurtengo Binakakoak Ipar Euskal Herrira salto egingo du, hain zuzen ere Lapurdira eta Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekura. Bertan irekiko da hamaikagarren jardunaldia ostiral honetan, eta neurketa garrantzitsua izango da. Azken postuan jarraitzen duten Peio Etxeberria-Martijak eta asteburuan hirugarren puntua eskuratu zuten Peña II.a-Albisuk jokatuko dute.
Bi bikoteak garaipenez gose dira, lehen fase luze hau amaitzeko lau jardunaldi besterik falta ez direnean. Izan ere, Peña II.a-Albisuk Altuna III.a-Aranguren sailkapenean harrapatu dituzte azken bi postuak ekiditeko lehian.
Atzo Hendaian egindako material aukeraketan, Jon Ander Peña oso zintzo mintzatu zen. «Igandean partida baliotsua irabazi genuen», onartu zuen Baikoko aurrelariak. Orain, ordea, badaki ostiralean beste «partida garrantzitsu bat» dutela eta, irabaziz gero, puntuak «bizi gogoa» emango liekeela.
Aurkitutako materialari dagokionez, ez dirudi arazoa egongo denik. «Gustuko pilotak aukeratu ditugu frontoi honetan», aitortu zuen.
Hendaiako pilota jaialdia 20.45ean hasiko da Serie B-ko Bakaikoa-Eskiroz eta Salaberria-Gaskue partidarekin.
PLAY-OFFAK, BEGIEN BISTAN
Atzo Iruñeko Labriten egindako bigarren material aukeraketan, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Imaz elkartu ziren. Aspekoek sendo jarraitzen dute goiko postuetan, Laso-Iztuetarekin batera lidergoan, zortzi punturekin berdinduta. Baikokoek, aldiz, lau puntu dituzte.
Irabazteko behar gehien dutenen artean, Erik Jakak «polit eta garrantzitsu» bezala deskribatu zuen larunbateko neurketa. «Txapelketako bikoterik sendoenaren aurka jokatzea tokatzen zaigu. Lehen bueltan gauzak zail jartzea lortu genuen. Ea orain garaipena lortzen dugun eta play-offetan egoteko aurrerapauso bat ematen dugun», adierazi zuen Lizartzakoak.

«Leiala izan naiz aita sinboliko eta ez sinbolikoekin, kosta zait apurtzea»

«Díaz y Errejón son distintas fases de una operación contra la izquierda»

«El Inhumano», señalado por tortura en Via Laietana y en Gipuzkoa

Disney diluye su compromiso con las minorías y la igualdad
