Max sariak Iruñean banatuko dituzte ekainaren 16an
Lehenengo aldiz, SGAE Fundazioak arte eszenikoen bere urteko festa Nafarroan egingo du

SGAE Fundazioak eta Iruñeko Udalak atzo iragarri zutenez, Arte Eszenikoen 28. edizioko Max sariak emateko ekitaldia ekainaren 16an Gaiarre antzokian egingo da; herrialdean egingo den lehen aldia izango da.
Estatu espainoleko antzerki eta dantza arloko profesionalei eskainitako errekonozimendua dira sari horiek. Joseba Asiron alkatea, SGAE Fundazioko lehendakari Juan Jose Solana eta Kultura zinegotzi Maider Beloki, izan ziren prentsaurrekoan.
Asironek eskerrak eman zizkion SGAE Fundazioari 28. ediziorako Nafarroako hiriburua hautatzeagatik. «Iruñea kulturarekin eta arte eszenikoekin duen konpromisoagatik da ezaguna, eta antzerki eskaintza zabala du; besteak beste, Gaiarre antzokia, Baluarte eta Nafarroako Unibertsitatearen Museoko auditoriuma, antzerki klasiko, garaikide, dantza eta musikako programazioa bere osotasunean hartzen duena, eta nazioko eta nazioarteko konpainia handien lanak eta tokiko gaztelaniazko eta euskarazko ekoizpenak erakartzen dituena», nabarmendu zuen. «Eskaintza zabala du antzerki-proposamen berritzaileekin eta hurbiltasunekoekin, Civivox sarearen programazioari esker, bai eta aurkezpen alternatiboagoekin ere, Nafarroako Antzerki Eskolan (ENT), Nafarroako Arte Eszenikoen Eskolarekin (NAEE) batera, erreferentziazko espazioak baitira aktoreen prestakuntzarako eta talentu berriak sustatzeko», gaineratu zuen. Solanak, bestetik, sortzaile nafarren talentua azpimarratu zuen; «ospe handiko izenak daude, Alfredo Sanzol eta Angel Ruiz, esaterako».
Audientzian, oihartzun mediatikoan eta sektoreko konpainia profesionalen artean duten «arrakasta» ere aipatu zuen. «Estatu espainiarrean alorreko sari garrantzitsuenak dira», adierazi zuen. Espainiar telebistaren La 2en, RTVEren Nazioarteko Kanalaren eta RTVE Play bidez streaming bidez emango dute ekitaldia.

«Itzaletik argira pasatu behar dugu torturatuok, aitortzarako garaia da»

«Leiala izan naiz aita sinboliko eta ez sinbolikoekin, kosta zait apurtzea»

Aitortza ofizial eta erreparazio eske, 900 torturaturen ahotsa

«Díaz y Errejón son distintas fases de una operación contra la izquierda»
