«Fabrikatzaileei zibersegurtasuna bermatzen diegu»
Aurkeztu berri dute Orbik Cybersecurity start-up teknologikoa. Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmena da abiapuntua, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bilakatu da. Bertako zuzendari teknikoa da Odei Olalde.

Ikerlan zentro teknologikoak Orbik sortu du, industriari zibersegurtasuneko zerbitzuak eskaintzeko enpresa. Mondragonekin, orain, kooperatiba bilakatu da. Produktu elektronikoen segurtasuna bermatzea du erronka, eta, horretarako, nazioarteko arauekin bat datorren segurtasun ziurtagiri bat eskainiko die fabrikatzaileei. Proba egiaztatuak egingo ditu horretarako laborategi batean. Bertako zuzendari teknikoa da Odei Olalde, eta NAIZ Irratian izan da.
Orbit Cybersecurity start-up teknologikoa aurkeztu berri dute. Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmenetik abiatuta, Lakuako Gobernuaren laguntzaz kooperatiba bilakatu da. Produktu elektronikoen segurtasuna bermatzea izango du erronka nagusia.
Olaldek azaldu zuen haien jarduna industrian zentratu dutela gehienbat, ikusi baitzuten «fabrikatzen diren gailu eta makinak zertifikatzean bazegoela esparru bat proba teknikoak egiteko». Hori da, hain zuzen ere, haien laborategian egiten dutena: «proba teknikoak, zibersegurtasuna frogatzeko industria gailuetan».
«Egiten ditugunak pen-test antzekoak dira, hacking estiloko ariketak», adierazi zuen zuzendari teknikoak. Baina aplikazio bat ere badaukate, erasoak monitorizatzeko eta kudeatzeko baliatu daitekeena.
Sektore elektrikoa da egun duten bezero nabarmenena. Olaldek aditzera eman zuenez, asko arautu duten sektorea da, azpiegitura «oso kritikoak» dituena.
Hori dela eta, sektore elektrikoa nahiko aurreratuta dago zibersegurtasun kontuetan, beste alor batzuekin alderatuz gero: «Badakite zer nahi duten eta nola, eta proba egiteko zain daude».
Enpresak Basque Tek Venturesen laguntza izan du. Enpresa txikiei horrelako laguntzek «denbora eta airea» ematen diete, Odei Olalderen hitzetan, hasiera batean ez baita erraza izaten bezeroak lortzea: «Sekulako inbertsioak egin behar ditugu saldu baino lehen». Horrenbestez, enpresa txikiei laguntzeko neurri gisa ikusten ditu laguntza hauek.
Ez da erraza lan hain konkretua egiten duen laborategi bat aurkitzea, horregatik sartu dira esparru zehatz horretan. Azkenaldian bezero asko lortzen ari dira, Euskal Herrian zein Europan, eta badirudi etorkizun oparoa dutela aurrean.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
