U. URRUTIKOETXEA
WASHINGTON

«Dimititu eta irailera arte ordainduko zaizu. Mila esker AEBri emandako zerbitzuagatik»

Donald Trumpen Gobernuak lanetik dimititzea proposatzen dien emaila bidali die milaka funtzionariori. Elon Muskek Twitter bereganatu zuenean orduko beharginekin izandako jarrera berbera. Aspaldi diseinatu eta orain gauzatzen ari den agendako urratsetako bat da.

Donald Trump, atzo, Etxe Zurian egindako agerraldian.
Donald Trump, atzo, Etxe Zurian egindako agerraldian. (Roberto SCHMIDT | AFP)

Donald Trumpen lehen eta bigarren agintaldien artean dagoen alde garrantzitsuenetakoa da orduko hartan inprebi- siblea zela. Batetik, hasi berri zelako, baina baita jende askok kuestionatzen zuelako ere, errepublikanoen artean ere bai. Hala, sistemaren mekanismoak ondo ulertu gabe, indarrez baina baldar, bere inguruan bildu zituenek ahapetik esan behar izan zioten ezinezkoa zela bere asmoa, are agindua, betetzea. Orain kontrakoa da. Kito baldarkeria, amaitu da sistema ez ulertzea, ingeniariaren zehaztasunez dakartzate eraiki -eta suntsitu- beharrekoaren planoak.

Ulertu du, ulertu dute Trump dagoen lekura eraman duten elementu beldurgarriek, eta ondo aztertu dute zer egin behar den sistema bereganatzeko. Planak, bistan da, Project2025 dauka izena. Aspaldi iragarri zen, kanpainan bertan. Trumpek horri buruz ezer ez zekiela esan zuen. Agintea hartuta, Project2025ean jasotakoa bide-orri gisa har liteke lehen hamar egun hauetan egindako lana.

Era berean, iragarritako hori da: kontratazio federalak eten ditu, etxetik lan egitea debekatu die funtzionarioei eta bulegora egunero joatea, milaka behargini sailkapen berriak egin eta orain arteko babesak kendu dizkie, dibertsitatearen eremuan egon daitez- keen horien kasuan are estuago hartu ditu (60ko hamarkadako eskubide zibilen mugimenduaren garaipenetako batean atzera eginez), kaleratu egin ditu dibertsitate-programa horietako buruak, inspektoreak (berak izendatutakoak batzuk), Segurtasun kontseiluko 160 funtzionario azterketa pean jarri ditu Trumpekiko leialtasunik duten argitzeko, milaka milioi dolarreko laguntzak (bilioiak ere aipatu dute) izoztu zituen mota guztietarako programetarako, barruti kontserbadore zein progresistetan, AEB osoan, neurriak sortu zuen kaosaz ezaxola, epaile federal batek behin-behinekoz eten zuen arte.

Nahita jarrita dago esaldi bakarrean. Irakurtzen dena bezain itogarria da egunerokotasuna ere. Baina ez dago inprobisaziorik. Berariaz piztutako kaosa da, giro ahalik toxikoena eratzea da, bulegoa ere jasangaitza bihurtzeraino.

ASTEARTEKO EMAILA

Horra iritsita, astearteko emaila dator. Dozenaka mila funtzionariok jaso zuten mezua, lana uzteko proposamenarekin, eta trukean irailera arteko soldata aurreratuko die Gobernuak. Trump Etxe Zuriraino eraman eta haren goi karguetan ezarritakoen agendan kokatzen da guztia. Russ Vought da Etxe Zurian aurrekontuaren buru Trumpek izendatutako pertsona. Project2025en «sukaldari» nagusitzat ere hartu izan da. Besteak beste, «jendeei gizarte laguntzak kentzeak berriz lanera itzularazten» duela sinesten du, «ez Medicaid bakarrik, beste programa batzuk ere bai, jendea lanera itzultzea bultzatzeko». Gaur bozkatuko du Senatuak Russ Vought konfirmatzen duen ala ez Trumpek erabakitako kargurako.

Azken neurrien helburua, bistan da, Trumpekiko kritikoak izan litezkeenak kaleratzea eta haren agenda itsu-itsuan jarraituko dutenak Administrazioan sartzea da. Ez da entxufismo hutsa, sistema goitik behera eraldatzeko egitasmoa baizik. Administrazioko langileak ezkertiartzat hartu dituzte luzaroan. Ez dira lanean ari, inondik inora, Estatu Batuak errepublika sozialista bat bihurtzeko. Baina Donald Trumpek iragarritako neurriak legez kanpokoak direla, are konstituzioa urratzen dutela, dagoeneko ez da sistema, legea edo konstituzioa defendatzea.

MAGA agendarekiko matxino izatea bihurtu da azken hamar egunotan. Beldurraren estrategia da, eta oraingoan ez da presidente baten inprobisazioa, egin beharreko urratsak, ondo zehazteaz gain, argi eta ozen iragarri dituzten programa bateko neurriak baizik.



Robert Kennedy Jr, machacado a preguntas incómodas en el Senado

La persona seleccionada por Donald Trump para dirigir el Departamento de Sanidad se enfrentó ayer a la audiencia de confirmación en el Senado. Robert Kennedy Jr fue interrogado durante horas por los senadores demócratas sobre declaraciones polémicas realizadas en el pasado sobre distintos temas, desde las vacunas (negó ser antivacunas) hasta el cambio climático y el aborto. «¿Cuándo decidió vender los valores que ha mantenido toda su vida (a favor del derecho al aborto) para que el presidente Trump le diera poder?», le reprochó la senadora Catherine Córtez-Mastro. Kennedy aseguró que viene a defender la agenda de Trump, no la suya, lo que parece haber tranquilizado a los senadores republicanos más reaccionarios.

El senador progresista Bernie Sanders le reconoció a Kennedy que «me encanta el lema que ha acuñado, ‘Que los EEUU vuelvan a ser saludables’. ¿Está a favor de que la sanidad sea un derecho humano?». Kennedy replicó que no podía responder sí o no. U. U.