Haur eskoletako bigarren grebak %85eko babesa izan duela diote sindikatuek
EAEko Haurreskolen Partzuergoan lehen lanuztea egin zuten asteartean %85etik gorako parte hartzearekin, eta atzo bigarren eguna izan zuten emaitza berdinarekin, sindikatuek adierazi zutenez. Lakuaren arabera, %48,96ko jarraipena izan zuen, ordea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan urtarrilean eta otsailean deituriko hamabi greba egunen artean lau Haurreskolak Partzuergoari dagozkio.
LAB, Steilas eta ELA sindikatuek “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita!” leloarekin deitu zituzten greba egunak «arrakastatsuak» izan zirela nabarmendu zuten. Izan ere, haur eskola batzuetan lanuztea langileen %100ek babestu zuen.
Greba egun horietan, langileak Eibarren mobilizatu ziren asteartean, eta atzo elkarretaratzeak egin zituzten Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Hezkuntza ordezkaritzetan.
HITZARMENA BERRITZEA
Greba hauen bidez langileek salatu nahi dute Haurreskolak Partzuergoaren lan hitzarmena ez dela 16 urtetan eguneratu. Hitzarmen berri bat nahi dute, beharginen lan baldintzak hobetuko dituena, besteak beste, lan zamak arintzeko, euskara bermatzeko eta erosahalmena berreskuratzeko neurriekin.
Gaur eta bihar, halaber, grebara deituta daude Hezkuntza saileko sukalde eta garbiketako langileak.
We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
7846bc88Details:
Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.
Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.
You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.
For more information about configuring environment and friendly error pages, see:
We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
e3f2627aDetails: