Endika PORTILLO FOKU
KLIK

Bidelagunekin ospatu du Naizen-ek 10. urteurrena

Zortzi familia elkartu ziren 2015ean Naizen elkartea sortzeko eta, gaur egun, jaiotzatik hamar urtera, 300 familia biltzen ditu haur eta nerabe transen eskubideen alde lan egiten duen erakundeak. Familia erraldoi horrek 10. urteurrena ospatu zuen atzo Amurrion egindako ekitaldi batekin. Bidean lagun izan dituen horiei aitortza egin zien elkarteak, hiru sari banatuta: merezimendu bana eman zien Nafarroan LGTBI+ kolektiboarekin lan egiten duten Kattalingune eta Harrotu zerbitzuetako sexologoei, eta hirugarrena Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek jaso zuten.