Arrazakeria eskolatik eta euskaratik deseraikitzeko ekimena Iruñerrian
Jatorri migranteko haurrek gaur egun ez dute bermatuta euskaraz ikasteko eskubidea. Hortik abiaturik, arrazakeria estrukturalari eskolatik eta euskaratik erantzuteko ekimena martxan jarri dute.

Egun Nafarroako eta Iruñerriko eskoletan dagoen arrazakeria estrukturalari buruzko gogoeta egiteko eta gainditzeko ekimen bat martxan jarri dute Sortzenek, SOS Arrazakeriak eta eskualdeko D ereduko eskola publiko desberdinek.
«Nafarroan eta Iruñerrian diru publikoarekin finatzatutako hezkuntzako bi sare izateak (publikoa eta itundua) ikasleen segregazioa handitzen duela jakina da, urteroko matrikulazio datuek hala adierazten dutelako. Ikastetxeak ghetto bihurtzea eragiten du sare publikoaren barnean. Baina sare publikoan bertan ere segregazioa agerikoa da, gaur egun D eredua ez baita gure auzoen eta hiriaren errealitatearen isla», azaldu zuten Sortzengo Martin Zirizak eta SOS Arrazakeriko Beatriz Villahizanek.
Kontuak horrela, ekimena bultzatu duten taldeek urteak daramatzate «ikuspegi antirrazista eskola publiko euskaldunean txertatzeko lanean. Irmoki sinisten dugu dibertsitatea hezkuntzaren erdigunean kokatuko duen eredu publikoan, ikasgela barruan nahiz kanpoan. Denok sar gaitezkeen D eredu publikoan sinisten dugu».
Azaldu zutenez, kanpotik etorritakoak gehienbat A eta G ereduetara bideratzen dituzte.
ESKUBIDEA EZ DA BERMATZEN
«Hezkuntza sistema honek hezkuntza, eskubide bat izan behar dena, gizartean existitzen diren desoreken birprodukzio bihurtzen du. Alde batetik, jatorriaren arabera batzuen etorkizuna baldintzatuz eta, bestetik, diglosia egoera honetan euskara are gehiago zokoratuz», nabarmendu zuten.
Benetan parekidea eta inklusiboa izango den eskola baten alde egin zuten, «bakoitzaren jatorria kontuan hartu gabe». Horretarako, informazio guztia denontzat irisgarria izatea eskatu zuten.
«Hau ez da bakarrik aurrematrikulazio kanpainen bidez egiten; pauso gehiago ematera behartzen du, egiturazko aldaketa eta benetako konpromisoak exijituz. Jakina da Hezkuntza Departamenduak herritar orok euskaraz ikasteko dugun eskubidearen berri emateko ez duela kanpaina espezifikorik egiten. Argi dago oraindik eskola irekiago bat sortzeko berebiziko garrantziaz ez direla kontziente, existitzen diren arrakalak birproduzitzeari utziz eta ghettifikazioak ekidinez, ondorio hauek islatzen baitituzte jatorri eta ereduen araberako matrikulazio portzentajeek», adierazi zuten atzoko agerraldian.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
