Zaid AL-OBEIDI AFP
BEGIRADA

EI-k ezin izan zuen herri baten identitatea suntsitu

Mosul Irakeko bigarren hiri handiena da, Bagdaden atzetik, eta bertako Al-Nuri meskitan Abu Bakr al-Bagdadi-k kalifa-herria aldarrikatu zuen. Balio historiko handiko beste eraikin askoren artean, 2017an, Estatu Islamikoak ia 900 urte zituen eraikina suntsitu zuen. Unescok Mosulgo leku historikoen berreraikitze lanak amaitu berri ditu eta meskita eta al-Hadba minarete enblematikoak ziren bezala berregin ditu, teknika tradizionalak baliatuta. EIk ezin izan zituen ezabatu bere kontrolpean eduki zituen herrien identitatea eta memoria.