Uriarte: «Urte bikaina osatzeko oinarriak jarrita, lana errematatzea falta da»
Jon Uriarte presidenteak eta Mikel Gonzalez kirol zuzendariak sasoiaren lehen zatiaren balantze ona egin zuten. Animazio harmailari buruz hitz-erdika aritu ziren: «Txapeldunen Liga jokatu nahi badugu, Txapeldunen Ligako San Mames bat behar dugu».

Lehen itzulia amaituta eta neguko merkatua itxita, Athleticek balorazioa egin zuen atzo San Mamesen. Azken hilabeteetan gauza ugari gertatu dira klub zuri-gorriaren inguruan, eta horiei erantzuna ematen saiatu ziren Jon Uriarte presidentea eta Mikel Gonzalez kirol zuzendaria, nahiz eta gai guztietan zuzen-zuzenak ez izan.
GIZONEN TALDEA
«Taldeak urte bikaina egiteko oinarriak jarri ditu, baina lanari amaiera ematea falta da», errepikatu zuen presidente zuri-gorriak. Gehitu zuenez, «ilusio handia dugu, baina, orain arte bezala, anbizioz eta umiltasunez lan egiten badugu bakarrik lortuko dugu erabateko arrakasta. Sen irabazleari eutsi behar zaio, eta aurrera jarraitu, gure jendearen laguntzaz, zailtasun uneetan».
Hasierako helburua Europarako sailkapena errepikatzea eta Europa Leagueko lehen fasean aurrera egitea zen. Beraz, hasierako ebaluazioa bikaina dela azpimarratu zuen. «Aurrerapauso handia eman dugu. Behin betikoa falta da. Denok amesten dugu Txapeldunen Ligarekin San Mamesen, baina erronka handia da, oso zaila. Europa Leaguekoa adina edo gehiago».
Horregatik, presidenteak jokalariak eta talde teknikoa zoriondu eta honakoa gehitu zuen: «Orain Himalaia geratzen da, San Mamesek berebiziko garrantzia izango duen txapelketan gailentzeko».
KOPA ETA SUPERKOPA
Bi txapelketa hauek -Kopan egungo txapeldunak ziren- zapore mingotsa utzi dutela aitortu zuen: «Gure estiloari leialak izaten galdu genuen, eta horrela jarraitu behar da».
EMAKUMEEN TALDEA
Irailean ezarritako helburua betetzetik gertu dagoela adierazi zuen: «San Mamesen Bartzelonaren aurka eskainitako errendimenduak lehiaketarekiko eredu izan behar du. Epe laburrean, mutilekin bezala, Katedralak Real Sociedaden eta Real Madriden kontrako norgehiagoketan taldea bultza dezala behar dugu».
Bestalde, «aitzakiarik gabeko zorigaitza», Cacereñoren aurkako Kopako kanporatzea izan zen: «Ez genuen gure maila eman, eta orainari begira gogoeta egiteko balio behar du. Beti erne egon behar dugu, aurkaria edozein dela ere».
MIKEL GONZALEZ
«Talderik onena dugu ezarri ditugun helburuak lortzeko, eta zergatik ez amestu Txapeldunen Ligarako sailkatzeko aukerarekin, nahiz eta erronka handia izan. Anbizio handikoak garela erakutsi dugu. Pausoz pauso joan behar dugu, eta halakoak izaten jarraitu», adierazi zuen.
IÑIGO CABACAS HERRI HARMAILA
Uriartek ez zuen ICHHrekin duen liskarraz era zuzenean hitz egin. Bai iragarri zuen datorren astean agerraldia eskainiko duela honen inguruan azalpenak emateko, baina tentsioa hor dagoela nabarmendu zuen: «Taldeari edo Klubari ez ezik, geure buruari zaletu gisa ere dena ematea eskatu behar diogu. Txapeldunen Liga jokatu nahi badugu, Txapeldunen Ligako San Mames bat behar dugu».
BENITO VILLAMARIN
Azkenik, igandean Benito Villamarineko oihu arrazistak eta irainei erantzun zien Uriartek: «Onartezinak diren jarrerak dira. Zoritxarrez, ez dira isolatuak. Antzeko zerbait ikusi genuen duela aste batzuk Realak Valentzian jokatu zuen partidan. Uste dut autokritikoak izan behar dugula, gure estadioetan ere errespeturik gabeko jarrerak eta kantak sortzen baitira. Denon artean lan egin behar dugu hau futboletik kentzeko. Eskerrak eman nahi dizkiet publikoki Betisi eta bere presidenteari, Angel Harori, gurekin erakutsi duten elkartasunarengatik».
El Alavés, «satisfecho»
El Deportivo Alavés también eligió el miércoles para dar su baloración en el cierre del mercado de fichajes. Su director deportivo, Sergio Fernández, se mostró «satisfecho» y además convencido de que el equipo conseguirá la permanencia.
Fernández aclaró que el club «nunca» se planteó incorporar a un lateral izquierdo y puso en valor la evolución de Manu Sánchez o Moussa Diarra, sobre el que desveló que rechazaron una oferta de 5 millones de euros por parte de un club belga. «Alguno dirá que lo teníamos que haber vendido, pero creemos que tiene tremendas posibilidades de futuro», subrayó.
Sobre casos concretos, explicó que la renovación de Abdel Abqar no continúa en el mismo punto y no cerró la puerta a su continuidad. En este sentido, dejó en el aire la renovación de Aleksandar Sedlar y la intención de ampliar la vinculación de Kike García. El responsable de la Secretaría técnica alavesista expuso que además de Moussa Diarra, este invierno ha habido ofertas por Carlos Vicente, Antonio Blanco, Asier Villalibre o Joaquín Panichelli, pero alabó las ganas de estos jugadores por querer continuar en el Deportivo Alavés, que según el portavoz, «nunca está la idea de desprenderse de sus activos», aunque matizó que «otra cosa es que se quieran ir», como es el caso de Maroan Sannadi. GARA

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
