Animazioa: aldarrikapen erreminta boteretsua
Ma Vie De Courgette” (“Kalabazinen bizitza”) film zoragarriaren ostean, Claude Barras suitzarrak bere bigarren animaziozko film luzea dakar: “Sauvages” (“Basatiak”). Hau ere stop motion teknika erabiliz sortu du. “Ma Vie De Courgette” filmari esker, kritikarien eta publikoaren txalo zaparradak bereganatu zituen.
Borneon girotua, oihan tropikal handiaren mugan, Keria protagonistak tximino kume bat topatuko du; neskatoaren aitak lan egiten duen olio-palmondoen sailean dago. Bere lehengusu Selairekin eta orangutan kumearekin batera, Keria basoaren suntsipenaren aurka borrokatuko da.
Oraingoan alegia ekologiko bat aurkezten du, tolerantziaren balioak eta kultura-aniztasunaren onarpena sustatzea helburu duena.
Zuzendariak gure kontsumo-gizarteak eragiten dituen ingurumen-suntsiketa eta biodibertsitate-galera salatzea du helburu.
Zinema mezuak hedatzeko eta ahalduntzeko tresna boteretsua da, eta, beraz, baliabide hori erabiltzen du zuzendariak aldarrikapen hori plazaratzeko. Mezu hori indartzeko, gainera, sentsibilizazio-kanpaina bat ere egin du Barrasek, oihan tropikala zaintzeak duen garrantziari buruz hausnartzea helburu.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
