Serie fresko, zintzo eta dibertigarria

Umorea, drama eta kritika soziala uztartzen dituen seriea da. “Mo” Najjar Estatu Batuetan bizi den errefuxiatu palestinarraren istorioa azalduko du. Bi kulturen artean bizi da, hiru hizkuntza hitz egiten ditu eta bere asilo eskaera ebatzi zain dago, bere familia palestinarra aurrera ateratzen saiatzen den bitartean.
Istorioaren muina orainaldian girotua dagoen arren, flashback desberdinetatik abiatuta, protagonistaren iraganaren sekretu batzuk ere ezagutuko ditugu. Une dramatikoei aipamena egingo zaien arren, bere unerik tirabiratsuenetan ere, tonu solemnea ez da inongo momentutan nagusituko; serieak umore beltza du helduleku nagusia.
Ikuspegi freskoa eta umoretsua erabiliz, identitatea, familiako gatazkak eta etorkin izatearen esperientzia aztertzen ditu, besteak beste. Tonu lotsagabearen bidez, Mo-k gai serioak modu eskuragarrian jorratzen ditu.
Zinez gomendagarria da telesaila jatorrizko hizkuntza ikustea, izan ere hizkuntzen erabilerak berebiziko garrantzia du pertsonaien konplexutasun kultural eta pertsonalak erakusteko. Telesailak oso modu naturalean nahasten ditu ingelesa, gaztelera eta arabiera; protagonistaren, eta bere ingurukoen errealitate soziolinguistikoa tramaren beste erpin bat izango da.
Drama eta komedia modu naturalean nahasteko duen abileziagatik nabarmentzen den telesaila da; atal bakoitzean, barreak eta gogoetak nahastuko dira.
Aldi berean, nortasun kulturalari, egokitze-prozesuari eta immigrante baten bizitzari datxezkion zailtasunei buruz hausnartzen du.
Serie fresko, zintzo eta dibertigarria da; bi munduren artean harrapatuta dagoen gizon palestinar baten bizitzari begirada sakona eskaintzen dio.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
