Hondamendien kapitalismoa
Ez da apartheidari buruzko lerrobururik izan Nelson Mandela kartzelatik irten zeneko 30. urteurrena denean. Hegoafrika, ordea, jaso dute titularrek, AEBko presidenteak Bakearen Nobel saridunaren jaioterriaren kontra jo baitu, zer eta beste herrialde batzuekiko elkartasuna erakusteagatik. Gaztelaniara itzulita dagoen Koleka Putumaren liburuan horrela dio idazle hegoafrikarrak: «El primer hombre que te enseñan a venerar es un hombre blanco. Luego vas a la escuela y aprendes lo mismo… El evangelio es como la blanquitud, se cuela en nuestras casas y nos pone de rodillas».
Hondamendiaren kapitalismoaz hitz egiten du Naomi Kleinek bere shockaren doktrinari buruzko idatzietan. Donald Trumpen hitzak edo sinatutako dekretuak ez dira histrionismotik edo eszentrikotasun politikotik jaioak, munduko herrialde boteretsueneko presidenteari ematen diogun tokitik baizik. Neurriok hankaz gora jartzen dituzte, nahikoak izan gabe giza eskubideen alorrean eta nazioarteko tratatuetan kostata lortuak eta zalantzan jarri ezinak ziruditen barne-akordioak. Eta egoera honek Estatu Batuen isolamendua besterik ezin dezake ekarri epe laburrean, mundua bere negozioen beste atal bat balitz bezala gobernatu nahi duen bitartean behintzat.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
