Gurasoen eta irakasleen arteko sekretuak
Halfdan Ullmann Tondel (Liv Ullmann eta Ingmar Bergmanen biloba) norvegiarrak idatzi eta zuzendutako lehen film honek Urrezko Kamera irabazi zuen Cannesen. Bere film laburren estilo zinematografiko berritzaileagatik eta giza konplexutasunak aztertzen dituzten gaiak lantzeagatik da ezaguna.
Elisabethi (Renate Reinsve) eskolako zuzendaritzarekin premiazko bilera bat egiteko deitu diote. Zerbait gertatu da Armand semearen eta Jon klasekidearen artean, biak 6 urtekoak. Inork ez daki zehazki zer gertatu den: haur jolas bat besterik ez da izan, ala zerbait serioagoa? Berehala azaleratuko dira gurasoen eta irakasleen arteko sekretu eta gaitzespenak eta bileraren kontrola galdu egingo da. Gatazka biziak eragingo ditu, eta haurtzaroko sexualitatea eta jokoaren eta indarkeriaren artean dauden eremu grisen erruduntasuna edo konplexutasuna agerian geratuko dira.
Eszenatoki bakar batean girotuta dago filma. Zuzendariak oso gauza naturala izan zela aipatu du, erabakia hartu eta ideiak berehala sortzen hasi zirela, ia automatikoki, eta logistikoki ere oso erraza izan zela.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk
