Paperetik pantailara
Zinez pozgarria da Eider Rodriguezen “Bihotz handiegia”, Katixa Agirreren “Amek ez dute” eta Txani Rodriguezen “Azken erromantikoak” liburuak pantaila handira moldatu dituztela ikustea.
Zoritxarrez, “Azken erromantikoak”-en kasua salbu, beste bi egokitzapenak ekoizle eta zuzendari espainiar eta katalanek egin dituzte. Sañudoren lana zenbait arlotan jada desagertzear dagoen mundu batez mintzo da; laguntza sare ziren auzokideen komunitate bizitzaz edota langileen arteko elkartasunaz, esaterako. Aterpe gisa hartzen dugun errutinak zoriontsu egiten al gaitu? Orain daukagun bizimodua txikitan amesten genuena al da?
Mar Coll zuzendari katalana arduratu da Katixa Agirreren “Amek ez dute” liburuaren moldaketaz. Maria da pelikulako protagonista. 34 urteko idazlea erditu berri da eta gertakari izugarri batekin obsesionatuta dago: Alice Espanet deituriko emakumeak 10 hilabeteko bikiak hil ditu bainuontzian.
Pilar Palomeroren “Los destellos”, berriz, Eider Rodriguezen “Bihotz handiegia” liburuaren egokitzapena da. Narrazioaren oinarria bizitzaren keinu txikietan sostengatzen da; begiradek, aitorpenek, isiluneek osatuko dute filmaren gidoiaren bizkarrezurra.
Hiru idazle eta hiru moldaketa oso nabarmen; ea etorkizunean euskal idazleen liburuen euskarazko egokitzapen gehiago ikusten ditugun pantailetan.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
