Lapurrak
Lapur bat nor den jakiteko, Amezketan orain ere intentzio horrekin meza ateratzen da. Barkoxen ere bai». R.M Azkuek “Euskalerriaren Yakintza” bildumaren lehenengo liburuan ematen digu horrelako azalpena. Ohiturak eta sineskeriak izenburuarekin osatu zuen liburu hau, eta 16. txatalean lanbideen gaineko herri ohiturak eta sinesmenak aipatzen ditu. Hamazazpi ofizioen artetik alkatea aipatzen du lehena, justu alferren aurretik. Benetan bitxia da Azkuek biltzen dituen langintzen zerrenda eta, horrekin batera, herri kulturak eraikitako iruditeriaren izendegia. “Aroa” aseguru etxea edo kofradia euskaraz deitzeko modua zen; esaterako, Leintzeko ibarrean su-aroa deitzen zioten suak eragindako kalteak ordaintzeko askoren arteko bateratzeari. Arroan kofradia hauen izena “terrama” omen zen. Ipuinak kontatu nahi duenarentzat badago istorioak nondik asmatu, lapurrekin esaterako. «Ateak zabal dagozan lekuan bildur izaten dira lapurrak sartzen»; horren adibide, Donazaharreko Ezponda etxea, bertara ez baitziren lapurrak sartzen, ateak gau eta egun zabalik izan arren. Ateak zabalik duen etxean ez omen da lapurrik sartuko, eta lapurrak bereizteko meza egin behar. Gaur egun, ordea, lapurrek alarmak eta sarraila bereziak saltzen dizkigute, Elizaren irratian iragarkiak jarriz. Aro berriak.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
