EAEko ikastolen hitzarmena adostu dute, %15eko igoerarekin
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolen lan-hitzarmena sinatu du LABek. 2022an abiatu zuten EHI eta EIB patronalekin negoziazioa eta, sindikatuak ohar bidez adierazi duenez, EAEko hezkuntza testuinguruan aldaketak izan dira tarte horretan, hala nola 2023ko abenduko Hezkuntza Legea.
Halaber, LABek gogorarazi du batzarrak eta mobilizazioak egin dituztela, «denbora aurrera joan eta nahikoa edukirik ez zela ikusirik».
Iazko urtarrilean sinatu zuten aurreakordioa. Hitzarmenean, ordea, hobekuntza gehiago jaso dituzte, LABen arabera; hala nola HHko 0 eta 1 urteko geletako hezitzaileen soldata 2 urtekoen hezitzaileen bera izango da.
Gainera, langile guztiei %15,3 igoko diete soldata; administrazioko eta zerbitzuetako langileei, 0-3 geletako hezitzaileei eta jarduera osagarrietakoei lanordu kopurua murriztuko diete; eta ordezkoen lan-poltsak eskualdeka osatuko dituzte, besteak beste.
Halaber, administrari, sukaldari eta garbitzaileen lan-baldintzak aztertzeko lan-batzordeak osatuko dituzte.
Orain, hitzarmena «ospatzeko» garaia dela adierazi zuen LABek, betiere 2023ko ekainean Hezkuntza Sailarekin sinatutako Lan Akordioa jomugan izanda: «Soldaten parekatzea eta lan baldintzen homologazioa langile guztientzat izatea».

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
