Feminismoaren ekarpena goraipatuko du Emakundek
Azken urteetan feminismoari buruzko «desinformazioa» zabaldu da, neurri handi batean ultraeskuinaren diskurtsoen erruz. Hori dela eta, Emakundek feminismoari esker lortu diren aurrerapenak azpimarratu nahi ditu, «Ni feminista naiz» esateari garrantzia emanez.

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna dela eta, Emakundek, Eudelek eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek “Ni feminista naiz” kanpaina aurkeztu zuten atzo. Lelo hori osatzeko “Feminismoa zurekin bat” hautatu dute, eta helburua feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena goraipatzea eta berdintasuna arloan lortutako aurrerapenei balioa ematea da.
Mundu mailan ultraeskuinaren gorakada gertatzen ari den testuinguruan, zeinak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza ukatzen duen, emakumeen aurkako indarkeria hutsaltzen duen eta berdintasun politikak mespretxatzen dituen, EAEko erakundeek beharrezko ikusten dute feminismoaren pedagogia egitea eta nabarmentzea ongizateari eta eguneroko bizitzaren hobekuntzari egiten dion ekarpena.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariaren hitzetan, «feminismoari eta bere agendari buruzko desinformazioa beti egon da, baina areagotu egin da azken urteotan, Interneten eta sare sozialen erabilera zabaldu denean albisteak kontsumitzeko».
Nazio Batuen Erakundeak ere alerta horren berri ematen du, eta, beraz, inoiz baino beharrezkoago jotzen dute berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde egindako lana nabarmentzea. Elgarrestaren esanetan, «feminismoak ongizateari, berdintasunari eta pertsonen eskubideei egiten dien ekarpena aitortzeko unea da, une honetan feminismoa zalantzan jartzen dutenak beren ideiak zabaltzeko bide garrantzitsuak aurkitzen ari baitira, bereziki gazteei zuzenduak».
Emakundeko zuzendariaren ustez, gizarteak jakin behar du «feminismoaz ari garenean, eskubideez, askatasunaz, ongizateaz, elkartasunaz, sare eta aliantzez, demokraziaz, ahalduntzeaz, hezkuntzaz eta jakinduriaz, errespetuaz, pertsona guztientzako aukera berdintasunaz» ari garela. Bere iritziz, kontzeptu eta balio horiek guztiak aldarrikatzeko feminismoa berretsi behar da: «Beharrezkoa da publikoki esatea: ‘Ni feminista naiz’».
Kanpaina gaurtik martxoaren 8ra arte egongo da martxan kanpoko euskarrietan, egunkarietan, irratietan, sare sozialetan eta telebistan. Gainera, sare sozialetako istorioetarako txantiloi bat sortu da filtro formatuan, #NiFeministaNaiz traolarekin, erabiltzaile bakoitzak selfie bat egin eta bere sare sozialetan partekatu ahal izateko.
Brecha salarial del 16,47% en la CAV, y del 18,54% en Nafarroa
Con motivo del Día para de la Igualdad Salarial, el Instituto de las Mujeres publicó ayer un estudio monográfico titulado ‘‘La brecha salarial existe, que no te confundan’’.
En el informe se destaca que en el conjunto del Estado la brecha salarial se sitúa en el 17,09%. Los hombres obtenían una ganancia media anual de 29.381,84 euros, mientras que las mujeres se quedaban en 24.359,82 euros, lo que supone 5.022,02 euros de diferencia.
En la CAV la brecha se encuentra por debajo de la media estatal, ya que las mujeres ganan un 16,47% menos que los hombres; mientras que en Nafarroa se eleva dos puntos más, hasta el 18,54%. GARA

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
