Errusiaren hirugarren eraso handia drone eta misilekin, hiru egunetan

Hirugarren aldiz beste horrenbeste egunetan, Errusiak eraso handia egin zuen atzo Ukrainaren aurka, misilak eta batez ere droneak erabiliz. Herrialde horretako Armadak ohar batean adierazi zuenez, bere aire defentsek 133 drone bota zituzten aurreko gauean, gehienak irandar jatorriko Shahed moldekoak. Gaineratu zuen errusiarren sei misil ere suntsitu zituztela.
Aurreko bi gauetan antzeko erasoak izan ziren, bakoitzean ehun bat drone erabilita. Iturri horien arabera, atzokoak Poltava, Txerkasy, Kropyvnytsky, Zhytomyr eta Dnipro (herrialdearen erdigunean) Sumi (ipar-ekialdean), Txernihiv eta Kiev (iparraldean) eta Mikolayiv (hegoaldean) eskualdeetan gertatu ziren, eta droneen erorketak kalte materialak eragin zituzten Kieven eta Zhytomyrren.
Horrekin batera, lehergairik gabeko beste 79 drone bota zituzten indar armatu ukrainarrek. Antza, Errusiak horrelakoak erabiltzen ditu, ukrainarren defentsak nahasteko tresna gisa.
Errusiaren bertsioa oso bestelakoa izan zen. Defentsa Ministerioak adierazi zuenez, «zehaztasun handiko armak» erabiliz Ukrainaren aerodromo militarren aurkako erasoa egin zuen, eta «helburuak erdietsi ziren».
524.000 MILIOI BERRERAIKUNTZARAKO
Bestetik, Nazio Batuen Erakundeak, Munduko Bankuarekin eta Europako Batzordearekin elkarlanean egindako txosten baten arabera, Ukrainaren berreraikitzeak 524.000 milioi dolarreko kostua izango du heldu den hamarkadan. Diru kopuru erraldoia da, Ukrainaren egungo Barne Produktu Gordinaren (BPG) halako hiru.
Behar nagusiak, txosten horren arabera, sistema energetikoan daude, Errusiak sarritan bonbardatzen baititu azpiegitura horiek. Horrekin batera, laborantza sektorea, garraio azpiegiturak eta eraitsitako etxebizitzen berreraikitzea dira aipatu diren lehentasunak.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
