Harrisekiko kritiko arabiarrak eta ezkertiarrak, Gazara begira
Donald Trumpek Gazari buruz egindako adierazpenek begirada asko jarri dituzte herrialdeko komunitate arabiarrera, baita, oro har, palestinar auziagatik kritiko Kamala Harrisen kanpainari bizkar eman ziotenengana ere. Interpelatuek erantzun diete demokratek etxe barruko akatsei begiratu beharko lieketela, erantzukizuna inori egotzi beharrean.

A ze lana, zuk batez ere, Rashida Tlaib», bota zion Julie Roginsky analista politikoak Kongresuko ordezkari palestinar bakarrari, Kamala Harrisen kanpainan hartutako jarrera kritikoagatik. Beste komentarista demokrata batzuek «merezi duzuena lortu duzue», «une ona da hau gogorarazteko hauteskundeek ondorioak dituztela» bezalakoak idatzi edo esan dituzte asteotan. «Espero dut denak pozik egotea ‘Genocide Joe’ agintetik kanpo dagoelako», idatzi zuten “Washington Post”-en.
Duela urtebete, ia aurkaririk gabe gailendu zen Joe Biden Alderdi Demokratako primarioetan. Kezka beste elementu batek piztu zuen orduan: Michiganen hasi (100.000 boto) eta Wisconsin, Minnesota edo Illinois bezalako lekuetan agertu zen uncomitted edo «konprometitu gabekoen» boto kritikoa. Gerora unibertsitateetako protestak etorri ziren udaberri aldean, baina demokratek, ezkerreko sektore batek salbu, entzungor egin zien nagusiki.
Israelekiko babes historikoaren eta Gazako palestinarren sufrimenduaren artean ezinezko erdibide kalkulatua hartu zuten demokratek bai Joe Bidenekin, bai Harrisen kanpainarekin. «Esan nien arabiar-estatubatuar botoak galdu zitzaketela, eta esan zidaten, aukera bitarra izanik, gu Trumpen aurka, gure alde egingo zutela», aipatu du James Zogby Arab American Instituteko buru eta Barack Obamaren Gobernuko laguntzaile izandakoak. Israeli erabateko babes itsua agintzen zuen Donald Trumpen aldean, arabiar botoa bermatutzat zeukaten demokratek. Ez zen halakorik gertatu. Giltzarri ziren estatu guztiak bereganatu zituen Trumpek: «Aukera bitarra, ez zen eurek pentsatu zutena, bozkatu ala ez bozkatu baizik».
Moyeddin Abdulaziz palestinar abokatu eta militante demokratak ere «barnetik» ohartarazi zuen Israelen babesak hauteskundeetan ondorioa izango zuela: «Esan genien Trumpen aurkako errepublikanoek eta Liz Cheneyren babesleek baino boto gehiago genituela. Ez ziguten jaramonik egin». Orain, Trumpek Gazarekiko proposamena irakurrita, «zur eta lur nago. Gerra krimenak edo genozidioak egiten dituztenek ez dute horri buruz hitz egiten». Hala ere, ez du onartzen erantzukizuna egoztea: «Esanahi hain gutxi bazeukan gure botoak, zergatik egotzi guri errua porrotaren ostean?».
DEARBORNEKO PORROTA
Detroit ondoko Dearborn hiriko medikua da Ibrahim Duhaini, eta jatorri libanoarra du. Estatu Batuetako arabiar komunitate handiena daukan hiri horretako beste hainbatek bezala, bizi maila altuko estatubatuarra da, eta botoa Donald Trumpi eman zion. Baita laster damutu ere. NPR irratiari esan dionez, «Trumpek ez dauka eskubiderik erabakitzeko zer gertatzen den Gazan. Lurra palestinarrentzat sakratua da». Asteon agertutako bideoari buruz, «iraingarria» dela deritzo. «Pentsatzea Gaza aldatzea, kasino, hotel eta oro har musulmanen baloreen kontrako zerbait egiteko. Badakizu musulmanak apustuaren eta alkoholaren kontra daudela», gaineratu du.
Beste batzuentzat ez da hainbesteko ezustekoa izan Trumpen jarrera. Faye Nemer Dearborneko MENA (Ekialde Hurbila eta Ipar Afrika) Merkataritza Ganberako buruak aitortu du Trumpen alde egin zuela azaroan, luzaroan demokraten alde bozkatu ostean. Gaza hartzeari buruzko adierazpenak errealitatetik urrundutako Trumpen beste purrustada bat bezala hartu ditu: «Kanada 51. estatu edo Groenlandia AEBen lurralde bihurtzea bezain errealismo gutxiko zerbait bezala ikusten dugu. Ez diogu arreta handiegirik jartzen esaten duenari, egiten duenari erreparatzen diogu». Nemer-ek aitortzen dio Trumpi Etxe Zurian Jordaniako erregea hartu izana eta arabiar herrialdeetako buruzagiekin mintzatzea, baita bere planari ezetz esan diotenean ere.
Ziur aski demokratenganako zigor botoa da gertatutakoa ondoen azaltzen duena. Sarah McCammon NPRko politika-buruak dioenez, statu quo-arekin zegoen frustrazioak bultzatu zituen boto emaile asko, eta komunitate arabiarretako buruzagiek itxaropena zuten Trumpen alde eginez aldaketaren bat gertatuko zela. Munduan bakegile izateko promesarekin zetorren. Gerrarekiko etsipenaren erdian, statu quo horretan aldaketa bat bultzatu nahi izan zuten.
KONPROMETITU GABEAK
Donald Trump gailendu zitzaion Kamala Harrisi Dearbornen. Azpimarratzekoa izan zen bietako bati ere botoa eman ez ziotenen kopurua: asko etxean geratu ziren, eta beste askok hirugarren alderdietako hautagaien alde egin zuten, Berdeetako Jill Steinen alde batez ere. Abbas al-Wisha eta Mujtaba Hadi ingeniari gazteak dira horietako bi. Abbasek botoa eman zuen, baina ez errepublikano ez demokrata. Bere adiskideak ez bozkatzea erabaki zuen. Ez da damutzen. Trumpi «ez zaizkio ardura palestinarrak. Haiek bizi diren lurraldea interesatzen zaio, eraikuntzarako, eta hori du lehentasuna beste ezeren aurretik». Abbasek dioenez, «jendeak joan nahi badu, bere eskubidea da, baina ezin duzu indarrez behartu. Historikoki ikusi dugu ez dela ona. Estatu Batuak munduko lider bezala ikusi ohi da, baina horrelakoak egin asmo dituzunean, jendea indarrez kanporatu? Ez dago ondo».
Pew etxeak otsailean egindako inkestak dioenez, errepublikanoen %84 Israelen alde ageri dira. Bere burua demokrata gisa identifikatzen dutenen artean, hirutik batek baino ez dute ikuspegi hori. Egia da demokrata gehienak, Israelekin kritiko izan zein ez, ez zutela gai horrekin baldintzatu botoa. Baina ertzetan egoten da askotan aldaketa, motibo batengatik edo bestearengatik etxean geratu edo zigor botoa ematen dutenengan.
Layla Elabed uncomitted edo «konprometitu gabekoen» buruetako bat izan zen, eta Harrisen aldeko botorik ez eskatzea erabaki zuen. Trumpen adierazpenekin «triste, haserre eta gure komunitateengatik beldurtuta» dagoela dio. Baina ez du onartu porrota berari egoztea. «Trumpek Dearborn bisitatu zuen. Etsita zegoen jendearengana gezurrak esatera etorri zen», adierazi zuen. «Garbiketa etnikorako Trumpen deia izugarria da, baina beste auzi batzuetan bezala, demokratek aukera izan zuten boto emaileak limurtzeko, alternatiba hobea zirela sinetsarazteko, eta hanka sartu zuten», gaineratu zuen.
Beste demokrata batzuk haserre daude Elabedekin eta bere mugimenduarekin, Trumpen garaipenari lagundu ziotela sinetsita. «Konprometitu gabekoen liderrek mundu guztiari bota nahi diote errua, beren buruari izan ezik, eta haien estrategia tamalgarriak Donald Trumpen garaipenari lagundu zion», salatu zuen demokraten buruzagitzako kide izandako Adam Jentlesonek. «Orain Trump Gaza anexionatzeko mehatxuarekin dator. Argi zegoen hori gertatuko zela, baina konprometitu gabeek erabaki zuten ageriko errealitate horri jaramonik ez egitea, eta erabat arduragabea zen estrategia lantzen jarraitzea», esan zuen.
2020an Dearbornen Joe Bidenek 17.500eko aldea atera zion Trumpi. Joan den azaroan, Trump 2.600 botogatik gailendu zen. Gehitu eta kendu, 20.000 boto aurrera egin zuen Trumpek. NBC telebistan mintzatu zuen Biden Administrazioko kide batek esan zien uncomitted taldekoei: «Gaza aparkaleku bat bihurtu nahi duen norbait hautatzen lagunduz gero, zigortuko zuten jende bakarra ustez lagundu nahi zieten horiek izango zirela ohartarazi nien».
ARABIARRAK ANTOLATZEN
Hilabete barru, azaroko presidentzialen osteko lehen bozketa izango da. Ez dira konparagarriak, baina Illinoisen egingo dituzten udal eta eskualdeko bozek badituzte elementu interesgarriak. Duela lau urte, arabiar edo musulman jatorriko bederatzi hautagai izan ziren. Bi urte geroago, Estatuko Kongresurako lehen ordezkari palestinar-estatubatuarra hautatu zuten. Aurten 34 hautagai izango ditu komunitate arabiar edo musulmanak; Illinoisen AEBetan bosgarren komunitate handiena daukate, Chicago hiriaren inguruan batez ere.
Oro har, Estatu Batuetako politikagintzan gertatzen ari den aldaketaren adierazle da; Gaza izan da komunitate arabiar eta musulmana herrialdeko politikagintzan aktiboki parte hartzera eraman dituen faktore nagusietako bat. «Komunitateak desilusio sentimendu sakona bizi izan du, beren ardurez benetan kezkatzen diren ordezkarien falta ikusten baitute. Arabiarren aurkako gorroto krimenen gorakada oso kezkagarria da, eta etsigarria da gure zergetako dolar asko bidegabetzat jotzen dituzten ekintzak laguntzeko erabiltzen ikustea», esan zion Arab News-i Ahmad Sows ekintzaileak. Hala, politikariek entzuten ez badituzte, beren ahotsa entzunarazi beharko dutela sentitu dute arabiar-estatubatuar askok, «bozetara aurkezteko beharra sentitu dute, komunitatearen ikuspegiak eta beharrak panorama politikoan ordezkatuta daudela ziurtatzeko».
Gaza teme la reanudación de los bombardeos al incumplir israel el acuerdo
El temor a que Israel reanude sus bombardeos se palpaba ayer en la Franja de Gaza al concluir la primera fase del acuerdo de alto el fuego firmado con Hamas sin que hubiera avances sobre la segunda fase. Hamas rechazó la propuesta de Israel de extender la primera fase más allá de los 42 días fijados y que se cumplieron ayer, para seguir con los canjes de prisioneros hasta recuperar a los 59 israelíes aún en poder de las milicias palestinas, pero sin abordar el fin de su agresión ni su retirada de Gaza, incluido el corredor Filadelfia. Hamas asegura que Israel está incumpliendo los términos acordados y «evita comprometerse a poner fin a la guerra», lo que considera «inaceptable».
Fuentes egipcias aseguraron ayer que la negociación no avanza. «La delegación de Hamas quiere avanzar para poner fin a la guerra y que Israel se retire de la Franja, mientras que la delegación de Tel Aviv se niega a retirarse y poner fin a la guerra», agregó.
Pese a la tregua, Israel ha seguido matando en la Franja. Según el último balance, ha matado ya a al menos 48.388 palestinos, pero miles de cuerpos siguen bajo los escombros, por lo que los muertos serían al menos 61.709. GARA

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
