Mendiak eta Martinek erreskate bat egin dute Patagonian
Ibon Mendiak eta Tasio Martinek egonaldi luze-luzea egin dute Patagonian. Hilabete horietan egoera eta eskarmentu oso ezberdinak bizi izan dituzte.
Ezusteko bat ere izan zuten azken egunetan. Cerro Chaltenen (Fitz Roy) eginiko ekinaldi «potente» baten amaieran, erreskate batean parte hartzeko aukera izan zuten.
Cerro Chalteneko “Supercanaleta” bidetik igotzen ari ziren hiru txiletar egoera larrian zeuden. Tontorrera jarraitu ordez, «frantziar-argentinar» bidetik jaisten hasi ziren.
«Herrian geundenak mobilizatzen hasi ginen, El Chalteneko Sorospen Batzordearen eskutik. Lau lagun bildu ginen, eta “Paso superior”-era igo ginen. Txiletarrak ez ziren mugitzen; gainera, ez genuen haiekin harremanetan jartzeko baliabiderik. Ia hildakotzat hartu ziren. Baina beste bi lagun igo eta dronearekin ikusi zuten bizirik zeudela. Lagun bat eta biok La Sillara igo ginen. Txiletarrak oso astiro rappelatzen ari ziren, baina leku horretan beraiekin bat egin genuen. Egoera oso txarrean zeuden. Glaziarrera jaisten lagundu genien; han beste talde bat itxaroten ari zen janariarekin, urarekin… Zorionez, den-dena ondo atera zen», kontatu zigun Martinek.
Euskal alpinistak nabarmendu zituen El Chalteneko komunitatearen borondatea eta lana, baina baita inguru horretan ematen diren baldintza gogorrak ere.
Bestalde, gogorarazi nahi izan zuen erreskatean parte hartu duten guztiek bat egiten dutela lan ahalik eragikorrena egiteko. «Badirudi familia bateko kide bat izan zarela», adierazi zuen.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
