Elorrion langile bat hil da, makina batean harrapaturik, garbiketa egiten
Langile bat hil zen atzo Elorrioko enpresa batean, makina batek harrapatuta. Makina garbitzeko lanetan ari zela zehaztu zuen ELAk. Garbiketa industrialeko enpresa bateko langilea zen, alegia.
Lakuako Segurtasun Sailak Europa Press-i adierazi zionez, istripua 8.00etan izan zen Elorrion, Betsaide izeneko galdategi enpresa batean.
Langilea makina batean harrapaturik geratu zen. Suhiltzaileak, tokira bertaratutakoan, hura erreskatatzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten onik atera.
ELAk azaldu zuenez, «dagoeneko zortzi langile hil dira 2025ean Hego Euskal Herrian lan istripuetan. Zehazki, 2025a hasi zenetik, Bizkaian lan istripuan hil den lehen pertsona izan da, eta 8 hildakoetatik 3 gu-txienez makina batek harrapatuta hil dira».
LAB sindikatuak bere webgunean egiten zuen zenbaketaren arabera, aurten 9 dira lan egiten zihardutela hildakoak. 2024an 64 izan ziren.
Gertatutakoaz ohartuta, azpikontratazioaren arazoaren gainean jarri zuen fokua ELA sindikatuak, «prekaritate iturria delako enpresa askotan, azpikontratetan ez baitira ezartzen laneko istripuei eta gaixotasunei aurre egiteko prebentzio neurri egokiak. Betsaide galdaketa enpresa bat da, eta, beraz, istripu gehiago izateko arriskua handia da, ez badira neurriak har-tzen», salatu zuen.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
