«Herri Libre Bat» taldeak, ekaineko mobilizazioa antolatzeko tresna
Burujabetzaren bidean ziklo berri bat irekitzeko unea dela eta, “Herri Libre Bat. Euskal Herriak erabaki” mobilizazioa herriz herri antolatu eta dinamizatzeko deia egin du Gure Eskuk. Hainbat udalerritan sortutako “Herri Libre Bat” taldeak nabarmendu ditu.

Ekainaren 7rako deituta dagoen “Herri Libre Bat. Euskal Herriak erabaki” mobilizazioari begira, herriz herri antolatzeko deia egin du Gure Eskuk. Izen bereko taldeak sortzen ari dira zenbait herritan eta, dagoeneko sortu ez dituztenetan horretara gonbidatu dituzte herritarrak. Josu Etxaburuk eta Miriam Camposek hitza hartu zuten Gure Eskuren izenean, Bilboko Erriberako Zubian atzo hedabideen aurrean egindako agerraldian.
«Aurrera egiteko garaia» zela adierazi zuten azaroaren 16an mobilizazioa deitzean plazaratu zuten agirian, eta atzoko prentsaurrekoan horretarako baldintzak egon badaudela berretsi zuten: «Euskal Herriko gehiengo zabal baten uste sendoa da, ez gure ustea bakarrik». Izan ere, agiria jendarteratu zutenetik egiaztatu ahal izan dutenez, «orain da euskal lurraldeetako estatus politikoak berritu eta erabakitzeko ahalmen handiagoa lotzeko» unea.
Adierazi zuten autogobernuaren eskutik baino ez dela etorriko euskal jendarteak pairatzen dituen arazoentzako eta gabezientzako konponbidea. Horrela, «lehentasunezko erronka» gisa aurkeztu zituzten «osasungintzaren hobekuntza, etxebizitzarako eskubidearen bermea, industriaren defentsa, euskararen biziberritzea, berdintasun politka eraginkorren eta eraldatzaileen premia edo gutxieneko soldataren igoera», besteak beste. Horiei guztiei zein etorkizunean agertu daitezkeen arazoei heltzeko «burujabetza osoagoa» da bidea, Gure Eskuren aburuz.
Ekaineko mobilizazio nazionalera bidea egiten ari diren honetan, joan den hilean Euskal Herriko lurralde ezberdinetako agintari eta ordezkari politikoak elkartu ziren Baionako Mugaz Gaindiko Topaketan. Atzoko agerraldian adierazi zutenez, «herri bakar baten existentzia berresteko, historia, hizkuntza, kultura, ohiturak eta balioak partekatzen dituen herri bat garela baieztatzeko» baliagarria izan zitzaien ekimena.
Hori dela eta, topaketan parte hartu zuten agintari eta ordezkari politiko guztiak ekainaren 7ko mobilizaziora gonbidatu dituzte, «herri gisa aurrera egiteko».
BEHETIK GORA
Oinarritik hasita antolatzen ari dira manifestazioa, azaldu zutenez. Herrialde batzar irekiak egin ondoren, aurkezpenak herriz herri egiten ari dira eta “Herri Libre Bat” taldeak sortzen, mobilizazioa dinamizatzeko.
«Herri baten zorian herritarron eginkizuna funtsezkoa delako», herritarrei dei egin zieten taldeotan parte hartu dezaten, ekainaren 7an «ziklo politiko berri baten hasiera irudikatzeko».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
