Robert Pattinson behin eta berriz hiltzen

Mickey Barnes (Robert Pattinson) etorkizunetik datorren gazte bat da eta ez du motibaziorik topatzen bere bizitzan. Astronauta talde batekin espaziora bidaiatuz, beste aukera bat aurkituko duela uste du. Espero ez duen zerbaitekin topo egingo du: Mickey behin eta berriz hilko da eta bere oroimena gordetzen duten klon infinituekin berpiztuko dute. Planeta izoztu bat kolonizatzera bidalitako “expendable” (ez nahitaezkoa) tripulazioko kide izango da, baina uko egingo dio bere ordezko klonari, Mickey 18ri, bere lekua hartzen uzteari.
“Memories of Murder”, “The Host”, “Okja” eta bereziki “Parasite’’ filmekin arrakasta itzela lortu ondoren, Bong Joon Ho zuzendari korearra aretoetara itzuli da proposamen berriarekin: “Mickey 17”.
Zinemagileak bere film askoren ezaugarri diren satira eta gizarte kritika ekarri ditu bueltan. Bere filmak generoen arteko nahasketagatik dira ezagunak, ikuslea harritzeko duten gaitasunarengatik: thrillerra, komedia, drama, zientzia fikzioa eta kritika soziala uztartu eta tonuak maisutasunez aldatzen ditu. Modu sotil eta ironikoan jorratzen ditu gizarte arazoak: klase desberdintasunak edota kapitalismoaren kritika, esaterako, maiz errepikatu dituen gaiak dira.
Robert Pattinson da filmeko protagonista nagusia, baina gainera aktore zerrendan izen ezagun ugari ageri dira: Naomi Ackie, Steven Yeun, Mark Ruffalo edo Toni Collette, besteak beste.
«Umore ugari dago film honetan» , dio Bong Joon-hok, «baina filmaren helburu nagusia ez da ikusleari barreak sortzea. Uste dut umoreak tristura indartzen duela eta, bereziki barre mingots horiei esker, emozio desberdinen nahasketa izugarria lortzen dela». Gehitu du: «Gai soziopolitikoak arakatzen dituzunean, tonu serioa erabili beharrean, umorea erabiltzen baduzu istorio hori kontatzeko, publikoan uzten duen inpresioa iraunkorragoa da».

«Hay que articular un impulso nacional para afrontar los retos»

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»
