Jagoba MANTEROLA

«ASKATASUNAREN NAZIOA GARA»; EH BILDUK ABERRI EGUNA IRUÑEAN OSPATUKO DU

Mobilizazio herritarra eta festa uztartuko ditu berriz ere EH Bilduk Iruñean ospatuko duen Aberri Egunean. Apirilaren 20an izango da eta «nazio bat garela, euskaldunak garela eta askatasuna harrotasunez aldarrikatzeko» deia luzatu zuen atzoko aurkezpenean Arnaldo Otegik. “Askatasunaren nazioa gara”, izango da, hain zuzen ere, aurtengo hitzorduaren leloa.