EUROPA PRESS
BEGIRADA

«Mexiko ez da herrialde bat, hobi bat da»

Guerreros Buscadores kolektiboak hobi komunak topatu berri ditu Jaliscoko Izaguirre etxaldean. Jalisco Nueva Generacion kartelak entrenatzeko gune bezala erabiltzen zuen hori. Ehunka herritar bahitu eta akabatzen zituzten bertan, eta, behin hala egindakoan, haien gorpuzkiak erraustu eta ezkutatzen zituzten. Hori salatzeko, atzo milaka herritar kalera atera ziren Mexikon. Hobi komunen aurrean, herri komun bat eraiki nahi dute.