Basauriko suteak kaltetutakoek «nahikoa ez den laguntza» onartu beharko dute
Beren etxeetan sutea izan zuten Basauriko familiak Udalaren laguntza onartzera «behartuta» egon direla salatu du Batu etxebizitza sindikatuak; «nahikoa ez dela uste badute ere, Udalaren presioaren eraginez onartu behar izan dute».

Basauriko familiak, beren etxeetan sutea izan zutenak, «behartuta egon dira» Udalaren laguntza onartzera, «nahikoa ez dela uste badute ere, Udalaren presioen ondorioz»; hala salatu du Batu etxebizitza-sindikatuak.
Batuk atzo jakinarazi zuenez, urtarrilaren 31ko sutearen ondorioz etxea galdu zuten Basauriko familiek «onartu egin beharko dute» udalaren 2.640 euroko laguntza, «Udalak egindako presioagatik». Hala ere, nabarmendu zuten, beren ustez, ez dela nahikoa. Gaineratu zuten, Udalak ez duela beteko ordaindu beharko lukeen hiru hilabeteko ostatu zerbitzuaren ordainketa.
ELKARRETARATZEA
Guztira 22 familiak galdu zuten etxebizitza sutearen ondorioz, eta Basauriko Udalak hotel batean hartu zituen martxoaren 6ra arte. Orduan, seik laguntza onartu zuten, eta gainerakoak egun batez giltzapetu ziren, ostatua utzi eta senideek eta bizilagunek har zitzaten.
Batu etxebizitza sindikatuko arduradunek atzo ohar batean esan zutenez, laguntza horiek onartuta, Basauriko Udala «hasieratik lortu nahi den helburua betetzen ari da: egoera horri muzin egitea».
Horregatik, mobilizazioa deitu du etxebizitza sindikatuak gaurko; udaletxearen aurrean, 11.30ean, burutuko da.
UDALAREN BERTSIOA
Bestalde, Basauriko Udaleko ordezkariek ziurtatu zuten bere garaian laguntza ezetsi zuen kaltetutako pertsona bakar batek ere ez diola Udalari jakinarazi orain onartzen duenik.
Era berean, azpimarratu zuten etxebizitzak sutearen aurretik zeuden egoera jabeen erantzukizuna dela, «erantzukizun bakarra eta esklusiboa». Udaleko ordekariek argitu zutenez, ezbeharra gertatu aurretik jabe gehienek ez zuten eraikin horietan mantentze-lanik egin, nahiz eta udalak eskaera hori behin eta berriz egin.
Sutearen egunean bertan baieztatu ahal izan zuten suhiltzaileek etxebizitzen egitura egurrezkoa zela eta horren ondorioz zabaldu zela sua hain azkar. Gaineratu zuten «kontrolatzeko oso zaila» izan zela sutea.

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
