Hunkitzea eta barre eragitea helburu duen filma
Hamaika urte dira Borja Cobeagak zinemetan film luzerik estreinatzen ez zuela. “Los aitas” da bere film berria. 80ko hamarkadaren amaieran Bilbon girotutako road movie bat da.
Bilboko langile auzo batean, 1980ko hamarkadan, gimnasia erritmikoko neskato talde bati (Sofia Otero, Irati Goitia Arraibi, Mara Garces Renedo, Vera Lopez Monreal, Irati Garcia Perez eta Aitor Sanz) Berlingo txapelketa batean parte hartzeko aukera sortuko zaio. Aita talde baten laguntzaz bidaiatuko dute hara (Quim Gutierrez, Juan Diego Botto, Iñaki Ardanaz eta Mikel Losada), baina, egiaz, ez dirudi oso interesatuak daudenik bidaian, ez eta kirolean edo alabengan. Beraiekin batera neskato taldearen entrenatzailea (Laura Weissmahr) eta autobus gidaria (Ramon Barea) ere joango dira.
Gidoia Valentina Visorekin batera idatzi du Cobeagak eta, azken honek azaldu duenez, «aitatasunari buruz idatzi dudan lehen gidoia da honakoa, eta, haren idazketa prozesuan aurrera egin ahala, jabetu naiz aitatasuna bera baino seme edo alaba izateko moduak direla istorioaren funtsa».
Era berean, zuzendariak nabarmendu du «inoiz ez duela horrelako film koralik egin, eta hori izan dela proiektuaren erronketako bat».

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
