Iñigo URIZ FOKU
BEGIRADA

Nafarroak hamar lan ikuskatzaile besterik ez ditu

LAB sindikatuak atzo gaitzetsi zuen Nafarroako Lan Ikuskaritzak zailtasunak dituela enpresa batzuen «gehiegikerien» aurrean esku hartzeko. Entitate honen egoitzan amaitu zen manifestazioan, esplotazioa, lan istripuak eta lanean izandako heriotzak salatu eta prebentzioa, ikuskaritza eta zigor gehiago eskatu zituzten. Nafarroa bezalako herrialde batean hamar lan ikuskari bakarrik egonda, enpresek nekez izango dute presio nahikorik langileen segurtasuna, osasuna eta ongizatea lehenesteko. Eta biziak daude jokoan.