Pasaiako Portuak demanda jarri du, Escalerillas husteko
Euskotren eta Pasaiako portua lotzeko egin behar dituzten lanak direla eta, 12 familia etxegabetze arriskuan daude joan den urteko urtarriletik. Escalerillasko bizilagunek elkarretaratzea egin zuten asteazkenean, etxetik alde egin dezaten demanda judizialak iritsi zaizkiela jakinarazteko.
Euskotrenen errailak portura arte eramateko erabili nahi dute lursaila, merkantziak kargatzea eta deskargatzea errazte aldera. Bizilagunen aburuz, «Portuko enpresarien mesederako». Bertan bizi diren familiek, ordea, bizitoki alternatiba bat eskaintzen ez zaien artean bertatik alde egiteari uko egin diote.
Elkarretaratzean gaitzetsi zuten «alternatiba errealik gabe» jarraitzen dutela oraindik eta Pasaiako Portuko Agintaritzak alokairuen titularrak ez diren bizilagunei demanda judiziala aurkeztu diela. Alde egiteko asmorik ez daukatela ikusita, «enpresariek eta politikariek ofentsiba gogortu» dutela adierazi zuten, obrei lehenbailehen ekiteko.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
