Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

Euskal diru publikoa okupaziorako ematearen aurka

Palestinako Lurraren Eguna zela-eta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egin zituzten atzo, BDZk haietara deituta. Mobilizazioetan, EAEko eta Nafarroako gobernuei eskatu zieten herri palestinarraren okupazioarekin eta haren aurkako genozidioarekin kolaboratzen duten enpresentzako laguntza publikoak emateari utz diezaiotela, CAFen kolaborazioa nabarmenduta. Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazteko, halaber, olibondoak landatu zituzten Euskal Herriko hainbat herritan.