Ikusmira Berriak ikus-entzunezko programaren 11. edizioko egoiliarrak dagoeneko Donostian dira
Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soares dira Ikusmira Berriak programaren hamaikagarren edizioko egoiliarrak. Martxoaren 24tik lanean ari dira Tabakalerako Zinea eta Ikus-entzunezko Laborategian, Donostian. Han bertan gauzatzen ari da Ikusmira Berriak ikus-entzunezko proiektuen garapenerako egonaldien programaren hamaikagarren edizioaren lehen fasea, Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatuta.
Egoiliarrek tutoretzat izango dituzte Manuel Abramovich, Claire Atherton, Laura Citarella, Tizza Covi eta Rainer Frimmel, Valerie Delpierre, Violeta Gil, Victor Iriarte, Radu Jude eta Claudia Llosa. Tutore hauen zeregina egoiliarrak gidatu eta haien proiektuak gauzatzera bidean euren esperientzia erakutsi eta gomendioak ematea izango da.
Lehen fasean, idazketako, sorkuntzako eta muntaketako tailerrak eta lan saioak dituzte sei egoiliarrek, eta azken astean aurrez aurreko bilerak ere izango dituzte sektoreko profesionalekin.
Sei astez beren proiektuetan lan egiteko aukera izango dute, eta ekainean egoiliar bakoitzak 5.000 euroko laguntza jasoko du film luze bat gauzatu ahal izateko. Irailean, Zinemaldia egiten den bitartean, Donostiara itzuli eta egonaldiaren azken bi asteak beteko dituzte. Fase horretan, beren proiektua industriako profesionalei aurkeztu ahal izango diete, eta hitzorduen agenda pertsonalizatua izango dute proiektuetan parte hartzeko interesa duten pertsonekin.
Azkenik, Ikusmira Berriak programarekin lotutako ahots, irudi eta hausnarketak bilduko dituen liburu bat argitaratuko da hilabete batzuk barru. Zinemagileen zein tutore izan direnen ekarpenak jasoko ditu.

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
