Innpalaren jarrera salatzeko mobilizatuko dira palistak
Greba egiten ari diren 9 palista profesionalek elkarretaratzeak egingo dituzte Bizkaiko frontoietan, datozen asteetan. Innpalaren jarrera salatu dute, besteak beste, hitzarmen kolektiboa adosteko borondaterik agertu ez eta pilotariekin banaka negoziatzen saiatzen ari delako. ELAren egoitzan agerraldia egin zuten atzo, eta Oier Alkortak eta Roman Maldonadok hitza hartu zuten. Dan Necol izan ezik, koadro osoa mobilizatzen ari da.
Innpalak uko egin dio kaleratutako Ibai Perez eta Iker Gordon pilotarien egoeraz hitz egiteari, baita apirilaren erdialdean kontratua amaituko zaion Esteban Gaubekaren etorkizunaz ere. Hori dela eta, pilotariek ez dute kontratu berritzerik izenpetuko, kaleratutako kideak berriz onartu ezean.
Pilotariek azaldu zutenez, badaude zenbait palista 700 euro gordin kobratzen dituztenak eta, hilean 400 euroko gastua dutenez, profesional gisa jarduteko ordaindu behar dute. Horregatik, pilotarien aldarrikapenen artean daude anbulantziak eta mediku zerbitzua partidetan, eta kilometrajea eta bidesariak ordaintzea; baina, enpresak eskainitakoa 900 euroko soldata gordina eta urtean 4 pala dira.
Jose Ramon Garai enpresako burua zenetik dator gatazka, eta Josu Urkijok eta Necol palistak Innpalaren kudeaketa beren gain hartu zutenetik ez du hobera egin, inondik inora.
FORU ALDUNDIA, ISILIK
Zerbitzuaren azken arduraduna Bizkaiko Foru Aldundia izanik, ELAk bilera eskatu dio hainbat aldiz, baina ez dituzte hartu nahi izan.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
