Astero 48 orduko atsedena errespetatzera behartu du epai batek FCC
LAB sindikatuak prentsaurrekoa eman zuen atzo goizean Iruñean, sindikatuak epaitegietan FCC garbiketa enpresaren kontra lorturiko garaipenaren berri emateko. Azaldu zuen, bi epairi kasu eginez, multinazionalak astero 48 orduko atsedena errespetatu beharko duela hemendik aurrera Nafarroan.
FCC Medio Ambiente enpresak langileen oinarrizko eskubideak «sistematikoki urratzen» dituela salatu zuen LABek, «bai kale garbiketan, bai Iruñeko eta Iruñerriko zabor bilketan, baita Nafarroan esleituta dituen gainerako kontratetan ere».
Konkretuki, LABek epaitegietara jo zuen FCCk langile baten asteko 48 orduko atsedenerako eskubidea errespeta zezan. LABek irabazi zuen epaiketa hura, eta FCCk errespetatu egin behar izan zuen atsedenaldi hura, baina hori egiteko «langilearen lan baldintzak aldatu zituela» salatu zuen sindikatuak. Beraz, epaitegietara jo zuen berriz, eta berriro irabazi du. «Hori dela eta, FCCk atsedena errespetatu beharko du, langile horren txandak aldatu gabe», azaldu zuen LABek.
BETEARAZI
Era berean, LABek Iruñeko Udalari zein Iruñerriko Mankomunitateari exijitu zien kontratazio agiriak betearaz ditzatela eta enpresa esleipendunei langileen oinarrizko eskubideak errespetaraz diezazkietela.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
