Ainhoa, herri apainetan apainena
“The Times” magazinak Estatu frantsesari egokituriko herri ederrenen bilduma argitaratu berri du. Lehen postuan Ainhoa dago.

“The Times” magazinak 2025eko herri ederrenen bilduma osatu berri du, Estatu frantsesari begira diren irakurleei gida moduko bat eskainiz. Historia, arkitektura, paisaia, aterpetzea, garraioa, gastronomia... Orotara, 32 bat irizpide aintzat hartu ditu agerkariak, zerrenda osatzeko. Zirkuitu turistikotik at diren txokoak ezagutaraztea da hedabideak aitortzen duen xedea eta, horregatik, 2.000 biztanletik behera dituzten herriak hautatu ditu bildumarako. “Plus beaux villages de France” gida ofizialean oinarritu da bere gomendioak emateko, eta Ainhoa lehen postuan jarri du. «Frantzia eta Espainia arteko mugan kokatua, Ainhoak Euskal Herriko koloreak erakusten ditu, herriak duen karrika bakarrean barna», azaldu du magazinak, «mendi magalen berdetasuna Lapurdiko eta Nafarroako etxeek propio dituzten aurrealde gorri eta zuriekin tartekatzen direla» nabarmenduta. «XIII. mendean sortu zen Ainhoa, bastida gisara, Donejakueko bidea egiten zuten erromesei atseden lekua eskainiz», idatzi du “The Times”-ek. Lapurdiko herriaren atzetik Bretainiako batek eskuratu du zilarrezko domina: Roc’h-an-Argoed (Rochefor-en-Terre, fransesez).

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
