GARA
BAIONA

Maiatzaren 11ko Herri Urrats bestari buruzko zehaztasunak eman dituzte

“Elgarrekin” lemapean, Herri Urratsek milaka lagun bilduko ditu heldu den maiatzaren 11n. Ikastolen komunitatea zein euskararen aldeko engaiamendua indartzea xede duen bestaren xehetasunak eman zituzten atzo Erik Etxart Seaskako lehendakarikideak, Koldo Rodriguez Herri Urratsen koordinatzaileak eta Mañu Erviti Herri Urrats elkarteko lehendakarikideak.

Gogorarazi zuten Herri Urrats ezinbertzekoa dela ikastolen egiturak sostengatzeko; horretarako, bestaren egitaraua ikusgarria da: bost gune nagusi, haurren txokoak, kirol saioak eta kultur eskaintza zabala.

Agertoki nagusietan Sune, Ingot, Olatz Salvador, Dupla eta Ezpalak izanen dira, bertzeak bertze; dantzaren gunea Xiberoan kokatuko da, Kukai eta Dantzaz taldeekin. Gipuzkoa gunean bertsolaritzak eta kantugintzak hartuko dute protagonismoa. Haurrentzako eskaintza ere ez da falta: tailerrak, puzgarriak, antzerkia eta pailazoak izango dira Araba, Lapurdi eta Bizkaia guneetan.