Estetizismoa
Sebastiao Saldadok berak adierazi izan duenez, “Langileak” (1996), “Serra Peladako urre meategia” (1999) eta “Exodoa” (2000) argazki-bildumak sortzeko prozesuan lehen eskutik ezagutu zituen errealitate gogorrek lur jota eta etsita utzi zuten. Horregatik, hurrengo lanetan giza subjektuengandik aldendu eta naturara jo zuen; hala, 2016an Caixa eta Bilboko Udalaren eskutik Bizkaiko hiriburuan ikusgai egon zen “Genesia” bezalako lanei bide egin zien. Lur jota utzi zuten bere argazki-kameraren jomugan egon ziren munduko kondenatuek, hegoalde globalean baldintza ankerretan lan egiten duten meatzari edo garimpeiro-ek zein errefuxiatuek, bai. Baina mundu mailako arrakasta eta egoera ekonomiko inbidiagarria zor die subjektu horien sufrimenduaren estetizismoari.
Samar Abu Eloufek bere kabuz ikasi zuen argazkilaritza eta 2010etik dabil Gazako palestinarren eguneroko bizimodua eta israeldar okupazioaren indarkeriak haiengan duen eragina argazkien bidez azaltzen. Aurten “The New York Times”-ek argitaratu dio bederatzi urteko Mahmoud Ajjourri, Israelgo Armadak besorik gabe utzi zuen haur palestinarrari, egindako argazkia. World Press Photo-k saritu berri du argazkia, eta Eloufek bere lana aintzat hartua izatea merezi duen arren, sariak salaketa zena sufrimenduaren estetizismo bihurtu ez ote duen zalantzan nago.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
