Bosgarrenez bota du atzera auzitegiak Barañaingo plantilla organikoa
Bosgarren aldiz bertan behera utzi du Nafarroako Administrazio Auzitegiak (NAA) Barañaingo Udaleko plantilla organikoaren zati bat, EH Bilduk jakitera eman zuenez. Oraingoan 2024ko plantilla organikoko 38 lanpostu indargabetu ditu, udal ordenantzan ezarritako euskararen erabilera eta sustapenari buruzko araudia ez betetzeagatik eta helegite bati erantzunez.
NAAren ebazpenak dioenez, UPNk zuzentzen duen Udalak ez du arrazoi tekniko edo juridikorik eman araudia urratu eta Berezko Batzorde Teknikoak eginiko proposamena baztertzeko. Organo horrek du herritarrekin harreman zuzena duten lanpostuei profil linguistiko egokia ezartzeko ardura. UPNren gobernu taldeak, ordea, ez dio kasurik egin.
Gauzak horrela, eta auzitegiaren ebazpenak jasotzen duenez, Berezko Batzorde Teknikoak proposaturiko 39 profil linguistikoetatik bakarra jaso zuen, jarrera hori justifikatzeko inolako argudiorik eman gabe.
Horrek, NAAren arabera, Barañaingo euskara ordenantzaren kontra egiten du zuzenean, baita Konstituzio espainolaren 9.3 artikuluaren aurka ere.
UPNREN HELEGITEA
Egindako akatsa onartu beharrean, Barañaingo UPNren gobernu taldeak helegitea aurkezteko asmoa duela nabarmendu zuen EH Bilduk.
«Horrek, hainbat ahotsek ohartarazi dutenez, kostu ekonomiko gehiago ekarriko dizkio herriaren diru publikoei, eta indarrean dagoen hizkuntza-araudia betetzea gehiago atzeratuko du», salatu zuen EH Bilduk.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
