Urgulleko Guardetxea okupatu dute Parte Zaharreko eragileek
Donostiako eragile eta norbanako ugariren laguntzarekin, Alde Zaharreko Gazte Asanbladak Urgull mendiko Guardetxea eraikina berreskuratu du asteburu honetan behar komunitarioei erantzuna emateko. Bilera eskaera egin diote Udal Gobernuari.

Zenbait egun eraikinean eman ostean, Donostiako eragile eta norbanakoen laguntzarekin, Guardetxea okupatu duela jakinarazi zuen atzo Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA).
Ohar batean azaldu dutenez, 2019. urtean, Donostiako Udalak zenbait konponketa egiteko aitzakiapean itxi zuen Guardetxea, eta ordutik sei urte daramatza hutsik. Eraikin hau ezaguna da Donostian, 10 urtez erabilpen komunitario eta autogestionatua izan bitartean askotariko proiektuak loratu zirelako bertan; ekitaldi kultural zein musikalak, aisialdi ekintzak, formakuntza ezberdinak, jaialdiak, eragile askoren bilerak, proiekzioak, zirkua, bazkari eta afari kolektiboak…
«Horregatik, erreferentziazko elkargune izan zen hiriburuko gazte eta kolektibo ugarirentzat eta, argi diogu, ez dugula turismora bideraturiko beste museo, arte edota esposizioetarako galeria bat irekitzerik nahi», adierazi dute.
BILERA ESKAERA EGIN DIOTE UDALARI
AZGA prest agertu da Udal Gobernuarekin esleipen baldintzak adosteko. Kultura Saileko zinegotziari zuzenduriko bilera eskaera erregistratu dute. Horrekin, elkarrizketa eta negoziazio prozesu bat zabaldu nahi dute sinatzaileok, esleipen baldintzak adostu eta Guardetxea auzoarentzat izan dadin. «Hori bai, Udalak entzungor egiten jarraitzen duen bitartean, okupazioarekin aurrera segi eta Guardetxea auzolanean eraikitzeari ekingo diogu», ohartarazi du Gazte Asanbladak.
«Auzoko eta Donostiako gazte eta kolektibo askoren beharrak aseko lituzke espazio honek: saretze eta parte hartze komunitarioa sustatzeko, bestelako aisialdi eredu bat garatzeko, formakuntzarako, eskualdeko musika eszena indartzeko, proiektu solidarioak sortzeko, euskara sustatzeko edota ekitaldi musikal zein kulturalak antolatzeko», azaldu dute.
Izan ere, aspaldikoa da Parte Zaharreko gazteok espazio bat lortzeko borrokan egin duten ibilbidea. «Guztiok ditugu gogoan Uxotegi eta Kijera Gaztetxea edota lehenago burutu ziren beste hainbat eraikinen okupazioak», gogoratu dute eragileek oharrean.
Alde Zaharra Kirol Elkartea, Alde Zaharreko Joaldunak, Alde Zaharreko Trikitixa Taldea, Bilintxi Balantxa Bertso Eskola, Donostiako Kaleren Lagunak Kirol Elkartea, Ernai, Euskal Jai Batzordea, Euskara Batzordea, Herria Kultur Elkartea, Karmengo Jai Batzordea eta Mugan Musika Kultur Taldea Elkarteak eman diote babesa proiektuari.
Asteburu honetarako zenbait ekimen antolatu dituzte okupatutako eraikinean.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
