Poxia
Aspaldi erran zigun Joxean Artzek dakitenek hitz egiten ez dutelako galtzen dela hizkuntza. Euskarari buruz ari zen, ikasten ari zirenak gutxietsi gabe, baina jakinda haiek ez zutela euskararen geroa bermatuko, baizik erabiltzaileen kopuruak. «Ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako». Bertze modu batera, izan dezakegula nehoizko euskara jakitun tropa handiena, baina hiztun taldea tipitzen ari zaigula, eta… «honela ezin leike hemen ibili, ezin leike hemen bizi, eta honela ezin leike inondik inora gure gauzak gure gustora adierazi, ez!». Andoni Basterretxearen kantua datorkit, hau ere aspaldikoa bada ere. ‘‘Hemen denak berdinak dira’’ disko horretan ‘‘Batzuetan’’ kantua zegoen, non «bizitza urtez betetzea ez da urteak bizitzea» aldarrikatzen zuen maisuki, eta nioke Euskal Herria euskaldunez betetzeak ez dakarrela euskara gehiago erabiltzea; barkatuko didazue konparazioa eta kantuaren erabilpena. Baina munduko hiritar bilakatzen ari garela sumatzen dut azkenaldi luzean, euskal herritartasunaren ardatz den hizkuntzari ez diogula behar bezala eragiten, baikortasunerako baino ezkortasunerako datu gehiago daudela Iñaki Iurrebaso soziologoak dioen bezala. Hizkuntza indigenen ikerketa soziolinguistikoan aditua den Marleen Haboud ekuadortarra ere oroitzen dut Euskal Herrira egin zuen bisitan, 70eko hamarkadatik Peruko kitxua ofiziala zela erranez baina egun bere bizi-indarra ez dela handiagoa. Beharrezkoa dela hezkuntzan, hedabideetan, eta eremu publikoan indartzea, ondorengotza ziurtatzeko. Bestela, lepoa, burua moztuko litzaiokeela hizkuntza bati. Beharrik Herri Urratsek esperantza poxi bat piztu didala.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
