Plappen ‘erlojupeko’ bikaina, Arrietaren laugarren postu itzela eta Ulissi, lider berria
Australiarrak erakustaldia emanda lortu du bere ibilbideko garaipenik garrantzitsuena, 45 kilometro egin baititu bakarka, ihesalditik ihes eginda.

Giroa 2025eko 8. etapak iraultza txiki bat ekarri zuen. 197 kilometro zituen Giulianova eta Castelraimondo arteko jardunaldian denetarik ikusi ahal izan zen: Luke Plapp Jayco taldeko australiarrak, ihesaldian zegoela indarrak gordeta, bakarka abiatu eta ibilbideko garaipenik garrantzitsuena lortu zuen, azken 45 kilometroetan “erlojupeko” bikaina eginda; berarekin ihesaldian zihoazen Wilco Kelderman (Visma) eta Diego Ulissi (Astana) bigarren eta hirugarren izan ziren -italiarra da Giroko lider berria-, eta Igor Arrietak (UAE) laugarren postua bereganatu zuen.
Jonathan Lastra (Cofidis) ere ihesaldiko parte izan zen, baina bidean atzean geratu zen, beste askorekin batera. Pentsa, 20 gizonek osatu zuten eguneko ihesaldia, eta helmugara iritsi zen ihesaldi hori, baina Plapp, Kelderman, Ulissi eta Arrietaz gain, besteek amore eman behar izan zuten.
ULISSI, ETXEAN ARROSAZ
35 urteko Ulissi lehen italiarra izango da azken lau urteetan arrosaz janzten. Eta, gainera, etxean egingo du gaurko 9. etapan, Toscanan, alegia. “Sterratoko” 30 kilometro espero dituzte txirrindulariek.
Atzo ihesaldi onean sartu zen Ulissi. Eta ez zen erraza izan, egun osoan zehar saiatu baitziren tarteak egiten. Jardunaldiak zituen lau igoerek saiakera ugari ekarri zituzten, baina Plapp izan zen ondoen kudeatu zuena. Berarekin egon ziren Lorenzo Fortunato -orain bigarren da sailkapen nagusian-, Andrea Vendrame (Decathlon), Georg Steinhauser (EF), Romain Bardet (Picninc PostNL) eta aipaturiko Kelderman, Ulissi eta Arrieta.
Azken hiru hauek eta Plappek aurrera egin zuten. Australiarra laukotearen atzealdean geratu zen, indarrak edukiko ez balitu bezala. Baina 45 kilometroren faltan, ihesaldiko lagunak atzean utzi eta “erlojupekoa” hasi zuen. 20 kilometroren faltan, 1:20koa zen abantaila. Ondo eutsi zuen, tartean motor bateko gidariari ur pixka bat eskatuz, eta bakarrik iritsi zen helmugara, bere ibilbideko zortzigarren garaipena ospatzeko.
Atzetik, Arrieta Plappen gurpila jarraitzen saiatu zen hasiera batean, baina ezin izan zion eutsi. Eta atzerago, faboritoen artean, Ayusok (UAE) aurrea hartu zion Roglici (Red Bull).

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
