Aizpuruak Sanchezi: «Aurreranzko jauzia egin beharra dago»
EH Bilduk Kongresuan duen eledun Mertxe Aizpuruak hitz gogorrak izan zituen atzo Gobernu espainoleko presidente Pedro Sanchezentzat. Lege sozialak blokeatuta daudela gogoratu ondoren, «aurreranzko jauzia egin beharra dagoela» esan zion, «dagoeneko erresistentzia ez dela nahikoa» gaineratuz.
Gobernu espainola kontrolatzeko atzo Kongresuan egin zuten saioan sostengu nahikorik ez dutelako lege ugari Parlamentuan blokeaturik daudela gogoratu zuen Aizpuruak.
ZERRENDA LUZEA
Horien artean, lanorduak murrizteko legea, sasoiko alokairuak mugatuko duena, Mozal Legearen erreforma, industrian deslokalizazioei aurre egiteko araua, demokratizazio plaza, amiantoren biktimak laguntzeko funtsa, argindar intentsiboa erabiltzen dutenei laguntzeko legeak eta etorkinen erregulatzeari buruzkoa aipatu zituen.
«Hau da gure aurrean dugun errealitatea, Sanchez jauna», esan zuen Aizpuruak.
Gobernu espainolak hartu dituen neurri sozialak begi onez ikusten dituztela gaineratu zuen Aizpuruak, baina «ausardia falta» dela eta behar bezain azkar ez dutela aurrera egiten salatu zuen.
Honekin batera, Junts edo EAJk, «eskuinarekin bat eginda, agenda atzerakoia inposatzen dutela, gehiengo soziala eta langileriaren aurka eginez» adierazi zuen Aizpuruak.
Kontuak horrela, agintaldiaren erdia dagoeneko igaro dela eta, «agenda sozial eta plurinazionalean gogoz aurrera egiteko garaia» dela nabarmendu zuen EH Bilduren eledunak.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
