EHUk euskarazko nomenklatura bakarrik erabiliko du aurrerantzean
Unibertsitatearen irudi berritua aurkeztu zuen atzo Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretza taldeak Gobernu Kontseiluan. Aurrerantzean EHU nomenklatura besterik ez du erabiliko, euskarazkoarekin batera orain arte erabili izan duen UPV albo batera utzita. Horrela, Universidad Politécnica de Valencia eta Euskal Herriko Unibertsitatea ez dituzte nahastuko, orain arte gertatzen zen bezala.
EHUk aditzera eman zuen Eduardo Chillidak sortutako ikurrak jarraituko duela irudi nagusia izaten, eta berrikuntzak nomenklaturari eragingo dio. Hartutako erabakiak helburu bikoitza daukala esan zuten. Batetik, «unibertsitatearen irudia berritzea eta aro digitalera egokitzea, erraztea eta unibertsitatearen ikurrari garrantzi gehiago ematea, Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarria hobeto isla dadin eta are identifikagarriagoa izan dadin». Marka berria ekainean aurkeztuko dute.
«OSO HARRO GAUDE»
Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordeak azaldu zuenez, «nola ez, Chillidaren artelana mantenduko dugu ikur nagusi gisa, oso harro gaudelako, baina berarekin batera aurrerantzean EHU siglak soilik erabiliko ditugu». Aldaketaren helburuak xehatu zituen: «Batetik, unibertsitatearen irudia modernizatzea eta alor digitalera egokitzea. Horregatik kolore paleta eta identitate bisual berritua izango ditugu. Eta, bestetik, izen bikoitzak sortzen zizkigun arazoak ekiditea».

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
