Jockey baten gainbehera
Luis Ortega argentinar zinema zuzendariaren thriller dramatikoa da eta iazko Donostia Zinemaldian Horizontes saria eskuratu zuen. Remo Manfredini (Nahuel Perez Biscayart) jockey ospetsu eta arrakastatsua da baina, duen portaera autosuntsitzailearen eraginez, bere talentua itzaltzen hasiko da, eta arriskuan jarri du Abril (Ursula Corbero) bikotekidearekin duen harremana. Zorrez beteta eta Sirena mafiako buruarekin fabore ilunen sarean harrapatuta, zorretatik libratu dezakeen bere ibilbideko lasterketarik garrantzitsuenaren atarian dago.
NAHUEL PEREZ BISCAYART
Protagonistaren rola jokatzen duen Nahuel Perez Biscayart jatorri euskalduneko aktore argentinar ospetsua da (ama euskal eta italiar jatorrikoa eta amona Biarritzekoa). Bere lehen paper garrantzitsua “La sangre brota” (2008) filmarekin lortu zuen, baina nazioarteko ospea “120 battements par minute’’ (‘‘120 latidos por minuto’’, 2017) ekoizpen frantsesari esker iritsi zen. Lan horri esker aktore berri onenaren Cesar saria irabazi zuen eta geroztik oso aktore ezaguna da Estatu frantsesean. 2024an Estatu frantseseko presidente Emmanuel Macroni zuzendutako gutun bat sinatu zuen, Palestinako Estatua ofizialki aitortzeko eskatzen zuena.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
