Euskal nazioaren aldeko aldarri ozenek arindu dute atsekabea
Pilotako Euskal Selekzioa lehen aldiz lehiatu zen atzo Espainiakoaren aurka. Dema historikoa izan zen, ikusmin handia sortu zuena, eta, porrotak jendea apur bat atsekabetuta utzi bazuen ere, jokatze hutsak ematen dio dimentsioa lortutako urratsari.

«Gaur ez da izan gure eguna», esan zion Elaia Gogenolak, atsekabetuta, GARAri. Porrot gogorra jaso zuen Euskal Selekzioak Espainiakoren aldetik, baina esaldi honek gordetzen duen lorpen historikoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Lehen aldiz historian pilotako Euskal Selekzioak Espainiaren aurka jokatu zuen, Nazioarteko Pilota Federazioaren bermearekin, txapelketa ofizial baten, Munduko txapelketaren atarikoa izango dena.
Porrotak epikotasuna kendu zion norgehiagoka honen osteko analisiari, baina kirola bera bada itxaropena pizten abila eta bihar bertan, berriz ere, elkarren aurka aritu eta urrea borrokan egoteak zaleen aldartea piztea ekarriko du. «Ia, ia, Euskal Herria» eta «Gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak» aldarriak ozen entzun ziren Gernikako Jai Alai pilotalekuan. Ikusmin handia sortu zuen demak, Estatu espainoleko hedabideak ere saiatu ziren norgehiagoka historiko hau zatartzen, hautsak harrotzen. Asteleheneko irekiera ekitaldian baino hedabide espainol gehiago zegoen atzokoan; pozik egongo dira garaipenarekin, ulertu gabe Nazioen Liga honetan Euskal Selekzioarena dela garaipenik handiena -oraindik euskal herritar gehiengoaren nahia osatu gabe dagoen arren-.
ERIKA-ARAI, NAGUSI
Dema historikoa baina kirol aldetik garrantzirik ez zeukana izaki -bi selekzioak sailkatuta daude finalerako eta, beraz, bihar berriro lehiatuko dira-, bazegoen zalantza ea Erika-Arai bikoteak jokatuko ote zuen, kartak gordetzeko intentzioz. Baina, ez. Roberto Lekue Espainiako hautatzaile ondarroarrak garaipenaren aldeko apustua egin zuen, Erika-Arai bikoteak hirugarren norgehiagoka jarraian jokatuta -Lur Lejardi eta Gisela Ucls-ek ez dute debutatu-.
Ander Bilbao Euskal Selekzioko hautatzaileak Elaia eta Maiaren aldeko hautua egin zuen eta, ezohiko akatsak pilatuta, bidea samurtu zioten kasik partida perfektua osatu zuen bikote markina-xemeindarrari. Apenas galdu zuten pilotarik. Erika Mugartegi bera aurrean ere ausartu zen bi paretak egiten, eta Arai Lejardik atzean erakutsiko segurtasunak agerian jarri zuen atzeko koadroetan nagusi dela.
Nolabait, pronostikoak bete zirela esan genezake, baina espero baino alde handiagoaz. Euskal Selekzioak 5-15 galdu zuen lehen jokoa eta bigarrengoan, gauzak estutu bazituen ere, Erika eta Araik beraien nagusitasuna islatzen bukatu zuten, 7-15 irabazita.
Otros dos duelos frente a España
El de ayer no será el único duelo que enfrente a la selección vasca de la pelota con la española en esta Liga de Naciones. En el cuadro masculino, el combinado español, formado por Cosme Aguirre y Ruben Bailo en el día de ayer, venció a la selección mexicana en dos sets y, por tanto, tras la victoria de la Euskal Selekzioa frente a Filipinas, enfrentará a ambas en las semifinales del torneo, con un billete a la final en juego.
Por tanto, esta Liga de Naciones concluirá con doble enfrentamiento entre la selección vasca y española, con mucho en juego. El primero, hoy, a partir de las 22.00. Erkiaga y López -se espera que sean de la partida- lucharán por una plaza en la final ante el combinado entrenado por Roberto Lekue, que optó por la pareja Mendizabal-Atain en el primer partido frente a EEUU en el que a punto estuvieron de dar la campanada.
En la otra semifinal habrá duelo lapurtarra. La selección estadounidense de los hermanos se enfrentará con la francesa, en la que están convocados tres lapurtarras: Laduche, Tambourindeguy y Basque. A.U.A.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
