OPAren salaketa: «Osasun Itunaren prozesua antidemokratikoa izan da»
OPA Herri Plataformek Lakuaren Osasun Ituna kritikatu dute, prozesua «opakua eta antidemokratikoa» izan dela baieztatuz, eta proposamenak egin dituzte; besteak beste, inbertsioa «premiaz handitzea», Europako batez bestekoaren parekoa izan dadin. Mobilizazioetara deitu dute hurrengo ostegunerako.

Lakuako Gobernuak «presaz» itxi duen Osasun Itunaren prozesua «opakua eta antidemokratikoa» izan dela esan dute Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek (OPA); horretan «gardentasun falta» izan dela eta «pribatizazioaren aurkako ahotsak baztertu» direla uste dute. Proposamen batzuk jarri dituzte mahai gainean; horien artean, Lehen Arretaren inbertsioa aurrekontuaren %25era igotzea.
Kritika eta proposamenen zehaztapenak atzo Gasteizen egindako agerraldian eman zituzten Kontxi Rebollo, Jose Ignacio Martinez eta Juan Minner plataformetako kideek. Prozesuarekin batera, Lakuak «diru publikoa enpresa pribatuetara bideratzen duen eredua mantendu» duela salatu zuten.
Beraien ustez, «‘lankidetza publiko-pribatu’ eufemismoaren atzean Eusko Jaurlaritzak osasun publikoa ahultzen jarraitzen du, herritarrei egoera hobetu dela sinetsarazi nahian». «Hala ere, murrizketek jarraitzen dute, bereziki Lehen Mailako Arretan, ordutegi murrizketekin, osasun zentroen itxierarekin eta larrialdiren kolapsoarekin», gaineratu zuten.
Itxaron zerrenden arazoari helduz, Alberto Martinez sailburua ere zuzenean kritikatu zuten. Haien hitzetan, «ez du egia esaten» espezialitate batzuetan batez besteko itxaronaldia 57 egunekoa dela esaten duenean, kasu batzuetan «hainbat hilabetetakoak edo urtetakoak» direlako, plataformen arabera.
Gainera, sailburuak esan arren osasun pribatura bideratutako deribazioak murriztu egin direla, salatu zuten helburu horretarako aurrekontua %11,5 handitu dela aurten.
LEHEN MAILAKO ARRETA LEHENESTEA
Egoera horren aurrean, dokumentu batean «kalitatezko eredu baterako» proposamen sorta bildu dute OPA Herri Plataformek, «gizarteko sektore ahulenei arreta berezia eskainiz».
Honakoak dira neurri nagusiak: pribatizaziorik gabeko zerbitzua; lankidetza publiko-pribatuak eta aparteko ordutegiak «erabat baztertzea»; osasun inbertsioa «premiaz» handitzea; aurrez aurreko eta gutxienez 15 minutuko kontsulta denbora eta gehienez bi eguneko itxaronaldia; profesionalen ihesa saihesteko plantilla nahikoa eta egonkorra bermatzea; sistemaren kudeaketa demokratiko, parte-hartzaile eta gardena, eta Tolosaldean ospitale publiko bat sortzea.
Nabarmendu zuten eredu honek Lehen Mailako Arreta daukala oinarri, «ekitatiboagoa delako, gastu txikiagoa sortzen duelako, gaixotasunen prebentzioa eta osasun sustapena garatzen duelako, botiken kontsumo handia eta teknologia garestien gehiegizko erabilera murriztuz». Horrekin batera, osasun mentaleko baliabide gehiago behar direla uste dute, pediatrian eta medikuntza orokorrean psikologia anbulatorioak sortuz. Horiek nahasmenduen kronifikazioa prebenitzeko eta psikofarmakoen mendekotasuna gutxitzeko «funtsezkoak» direla uste dute.
PRESIO SOZIALARI EUSTEA
«Betiko murrizketa politiken» eta «desmobilizatzeko asmoaren» aurrean, ekainaren 19an kalera aterako dira. Presio soziala mantendu behar dela diote eta udaren ostean mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
