Bizirik dirautenen borroka

Beldurrezko eta zonbien generoan mugarria izan den film britainiarren saga da ‘‘28... Later’’. Lehenengo filma 2002an estreinatu zen, “28 Days Later” (28 días después”) izenburupean; Danny Boyle-k zuzendu zuen. Istorioak birus oso kutsakor baten nahi gabeko askatzea azaltzen du. Birus horri «suminaren birusa» deitzen zaio, eta kutsatutako pertsonak izaki bortitz eta kontrolik gabekoak bihurtzen ditu.
Lehenengo zatiaren arrakastaren ondorioz, segida bat sortu zen, “28 Weeks Later” (“28 semanas despues “ 2007), eta orain “28 years later” (“28 años después”) iritsiko da, hirugarrena.
Sagak zonbien apokalipsiari buruzko ikuspegi fresko eta beldurgarria eskaintzen du. Biziraupena eta desesperazioa aztertzen ditu, beldur gore hutsetik harago, eta giza drama da foku nagusia. Filmek gizartearen hauskortasuna, giza izaera muturreko presiopean eta itxaropena kaosaren erdian bezalako gaiak jorratzen dituzte.
«Suminaren birusa» piztu zenetik 28 urte igaro direnean, mundua kaosean murgilduta geratu da. Kutsatuak, noizbait gizakiak izan zirenak, orain kontrolik gabeko tropel gisa bizi dira, amorru aseezinak bultzatuta. Bizirik dirautenek, planetan barrena sakabanatuta, bizirik mantentzeko moduak aurkitzeko borrokatzen dira, askotan baldintza eskasetan.
IPHONE-KIN GRABATUA
IPhone 15 Pro Max batekin eta hainbat osagarri espezializaturen laguntzarekin grabatu da. Mugikorrez filmatutako ekoizpenen artean garestiena da: 75 milioi dolar. Jatorrizko filmaren estilo digitalari omenaldia egiteko asmoari zor zaio kamera nagusi gisa iPhone-ak erabiltzea, izan ere, bere garaian kamera digital eramangarriak erabili baitzituen. Mugikorra tresna nagusia izan arren -zenbait eszenatan 20 aldi berean-, beste kamera digital eta drone batzuk ere erabili dituzte sekuentzia jakin batzuetan.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
