Pamela Andersonen itzulera arrakastatsua
Gia Coppolak Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuen “The Last Showgirl” eta Epaimahaiaren sari berezia lortu zuen.
Pamela Andersonek lana galtzen duen Las Vegasko dantzari baten rola jokatu du, Shelley. 30 urteko ibilbide baten ondoren, bat-batean, ikuskizuna bertan behera utziko dutela esango diote eta, argiak itzalitakoan, bere bizitzarekin zer egin erabaki beharko du 57 urteko emakumeak. Gauero bertan dantza egiten dutenek ere ezusteko tristea jasoko dute. Egoera berri honi aurre eginez, beren bizitza guztiz berrantolatu beharko dute, bereziki Shelley protagonistak. Denboran zehar ikasitako teknikak ez dira nahikoa, akrobaziak, edertasuna eta gaztetasuna saritzen dituen industria matxista horretan irauteko.
«Emakumea, sortzailea eta ama izateak eraman zaitzake posizio batera, zeinetan arteak ez dizun bueltatzen zuk sentitzen duzun maitasun hori, eta adina edozein delarik ere amesten jarraitzearen aldeko filma da», azaldu zuen zuzendariak Zinemaldian. Eta kontatu zuen umeen zaintzak gizonengan beste pisu bat duela.
Las Vegasen grabatu zuten, zuzendariak oso argi baitzuen bertako eszenografia probestu behar zuela, eta aspalditik zuen han grabatzeko gogoa.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
