GARA
RAMALLAH

Kolono juduak matxinatzen ari dira Israelgo Armadaren kontra

Armadak babestuta, kolonoen martxa probokatzaile bat, Hebronen.
Armadak babestuta, kolonoen martxa probokatzaile bat, Hebronen. (Mamoun WAZWAZ | EUROPA PRESS)

Kolono israeldarrek, palestinarren aurkako pogromak indartzeaz gain, Israelgo Armadaren kontra matxinatu eta istiluak sortu dituzte Zisjordania erdialdeko base militar batean. Dozenaka israeldar bildu ziren Binyamin Eskualde Brigadaren kuartel nagusiaren sarreran. Zibil batzuek segurtasun indarrei eraso zieten, piper gasez busti zituzten eta ibilgailu militarrak suntsitu zituzten.

Armada esan duenez, segurtasun-zentro bat kiskali zuten, «eraso terroristak zapuzten eta inguruan segurtasuna mantentzen laguntzen duten sistemak» dituen zentro bat. Poliziek eta soldaduek horri erantzutean kolono bat zauritu zuten.

Bestalde, Finantza ministro Bezalel Smotrichek tropen aurkako erasoa onartezintzat eta gehiegikeriatzat jo zuen. Smotrich bera kolonoa da eta Gobernuan koloniak sortzeko eta handitzeko ahalmena du.

«Kriminalak kriminalak dira. Herrialde osoan», esan zuen, bezperako adierazpenak arinduz. Izan ere, igandean Armada kritikatu zuen «kolonoen aurka tiro egitea marra gorri bat zeharkatzea» dela esanez.

Gero eta ugariago eta bortitzago bihurtu diren palestinarren aurkako erasoetan Armadak eta Poliziak kolonoak babestu eta lagundu ohi dituzte. Hala gertatu zen asteazkenean hiru palestinar Kafr Malik herrixkan hil zituztenean.

Oraingo haserrea 14 urteko israeldar bat tiroz zauritu izanak piztu du, Kafr Maliken ostiralean kolonoei berriro hara iristea galarazten saiatu zirenean. Armadak dio kolonoek eraso egin eta harriak jaurti zizkietela.

Bestalde, kolonoak Poliziaren egoitza bat erretzen saiatu ziren Beit El kolonian eta «mendekua» iragarri zuten, sei atxilotu zituztelako Kafr Maliken Armadarekin izandako liskarretan.

Nazio Batuen arabera, ekainaren 17tik 23ra soilik palestinarren aurkako 23 eraso izan ziren. Palestinar bat tiroz hil zuten Surif herrixkan, Hebronen, eta beste 14 zauritu zituzten. Armada operazio militar masiboa egiten ari da Zisjordaniako iparraldean eta milaka palestinar kanporatu dituzte etxetik. Kolonoek eraso gehiago egiteko baliatu dute hori. Maiz bien erasoak nahastu egiten dira.

Igandean, Masafer Yattako inguruan, soldaduz jantzitako kolonoek lau pertsona zauritu zituzten eraso batean.



Bombas sobre varias escuelas y una cafetería

Las fuerzas israelíes mataron ayer a al menos 85 palestinos en Gaza desde el amanecer, con ataques a escuelas, una cafetería e incluso al Hospital de Mártires de Al-Aqsa en Deir el-Balah. Solo en el bombardeo del cibercafé Al-Baqa, Israel mató a 24 personas. «Siempre hay mucha gente en este lugar, que ofrece bebidas, espacios para familias y acceso a internet -explicaba Ahmed al-Nayrab, de 26 años-. Fue una masacre. Vi restos de cuerpos por todas partes, cadáveres mutilados y quemados. Era una escena escalofriante. Todos gritaban. Los heridos pedían ayuda a gritos, y las familias lloraban a sus muertos». En este ataque murieron el periodista Omar Zaino y el fotoperiodista Ismail Abu Hatab, con lo que ya son 228 los informadores que ha matado Israel desde octubre de 2023.

Los bombardeos israelíes también alcanzaron varias escuelas que acogían a desplazados: Al-Hurriya, Al-Falah y Yafa, en ciudad de Gaza y Halawa, en Yabalia dejando decenas de muertos más. El Ejército de Israel mató, además, a once personas en los puntos de distribución de ayuda en el centro y el sur de la Franja.GARA