Euskaraz egiteagatik hotel erreserba ukatu diote Lapurdiko ikastetxe bati
Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren Euskararen Telefonoak hamaika salaketa jasotzen ditu urtero hizkuntz eskubideen gaineko urraketak salatzeko. Lapurdiko ikastetxe batek pairatu duen tratua nabarmendu du oraingoan kasu aipagarrien artean: euskaraz egiteagatik erreserba ukatu zion Bilboko ostatu batek.
Ganbara Hostel aterpetxera jo zuen Lapurdiko eskola horretako ordezkariak, heldu den ikasturtean Bizkaiko hiriburura ikasleekin egin nahi duten irtenaldirako prestaketa lanak aitzineratzeko xedez.
Euskaraz ba al zekien galdetu zion aterpetxeko langileari eta honek aitortu zuen itzultzailea baliatzen ari zela mezua ulertu ahal izateko. Bulegoan inork ez zekiela euskaraz azaldu eta, aurrerantzean, harremanetarako gaztelania erabiltzeko aholkatu zion.
«Nahiago dugu erreserba hau ez baieztatu, etorkizunean gaizki- ulertuak gertatzea baino», jakinarazi zion ondotik.
Hizkuntz eskubideen Behatokiak nabarmendu duenez, enpresa horrek erreserbak onartzen ditu atzerriko hizkuntzetan, adibidez, ingelesez.
Alabaina, «Bilbon ofiziala den hizkuntza batean ez da hala gertatzen, eta idatziz euskaraz igorritako eskaera euskaraz onartu baino, komunikazio hori bermatzeko tresnak badiren arren, hostel horrek nahiago du bezeroa galdu», adierazi du Behatokiak.
«Premiazkoa da bezeroak euskaraz artatzeko lege betebeharrak garatzea ostalaritza, merkataritza eta turismoari lotutako enpresetan, baita arauen ez betetzeen aitzinean zehapenak ezartzea ere», gaineratu du.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
