Irurtzungo jaiak bost egunez luzatuko dira, asteazkenean hasita
Irurtzunen txupinazoa datorren asteazkenean botako du Ander Lizarraga gazteak. Egitaraua igandera arte luzatuko da, adin eta gustu guztientzako jai ekitaldiekin.

Azken urteetan ohitura bilakatu da Irurtzungo festen hasiera iragarriko duen suziria jaurtiko duen pertsona edo taldea bozketa bidez hautatzea. Iaz herriko emakume taldea izan zen aukeratua, eta aurten, aldiz, Ander Lizarraga herriko gaztea izango da ohore hori izango duena, hainbat ekimenetan erakutsi duen inplikazio eta ahaleginagatik egingo diote aitortza; batez ere Larrazpiko gizartean eta antolakuntzan, baita Club Atletico Osasuna Genuine taldean izan duen kirol ibilbidean ere.
Txupinazoa asteazkenean izango da (uztailak 16), arratsaldeko 18.00etan, eta ondoren erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da, gaitero, dantzari eta txarangarekin lagunduta, kaleak alaitzera. Baina ordu erdi lehenago, Irurtzunen eta Sakanako herri askotan dagoen ohitura beteko dute: hain zuzen, 2024. urtean jaiotako haurrei jaietako zapia jarriko diete eta erraldoi eta buruhandien konpartsaren ipuina oparituko diete.
Egitaraua bost egunez luzatuko da, igandera arte, eta ohikoa den moduan, adin eta gustu guztientzako ekitaldiak antolatu dituzte, hala nola bermut musikatuak, zirku ikuskizuna, dantza emanaldiak, bazkari herrikoiak, larrain dantzak, zezensuzkoak, esku pilota jaialdia edota haurrentzako ekintzak.
Aurten ere ez da faltako tradizio handiko kalderete lehiaketa. Ostiral goizean izango da (uztailak 18), eta eguerdian herri bazkaria egingo da. Antolatzaileek ogia, ardoa, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte.
Larunbatean (uztailak 19) herri kirol saio berezia izango da arratsaldeko 18.30ean hasita, bertan parte hartuko baitute Aitor Saralegi irurtzundar aizkolari gazteak eta Sakanako Harri Eskolako harri-jasotzaileek. Aitor Saralegi Ioan Goikoetxearen aurka arituko da eta, beraien ondoren, Malen Barrenetxea Nerea Arrutiren aurka arituko da. Eneko Saralegik altueran moztuko du enborra eta, harri-jasotzaileen ondoren, Iparraldeko jokoen erakustaldia egingo du Jose Martin Tubi Bustinza bizkaitarrak.
Musika arloari dagokionez, honako taldeen emanaldiak daude iragarrita jai gauetarako: Oinutsik, Kresala eta Oxabi, DJ Oixani, DJ Kapitan General, DJ Jo Ta Txo eta DJ On Festa. Egunez ere ez da musikarik faltako, honako taldeak izango dira: EZK txaranga, Elektrokela, Pancho Balbuena, Transfugas, Xaibor, Txingones de la Rencle.
Igandean bukatuko dira festak (uztailak 20), ohiko larrain dantzarekin, zezensuzkoarekin eta “Gaixoa ni” kantaldiarekin.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
